Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2336

EBAZPENA, 2000ko maiatzaren 15ekoa, UPV / EHUko gerentziarena, Arantza Zubigarai Meabe andrea Euskarako Errektoreordearen Idazkari lanpostutik kentzeko dena.

Arantza Zubigarai Meabe andrea, -30550186 NAN zenbakiduna- unibertsitate honetako karrerako funtzionarioa da, administrazio-laguntzaileen eskalakoa.

Bere espedientearen arabera, interesatua Euskarako Errektoreordearen idazkari lanpostua betetzen ari da 87-07-6az geroztik.

Errektoreordearen idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez bete behar denez, indarreango lanpostuen zerrendan adierazitakoaren arabera.

Euskerako Errektoreordeak beste idazkari bat izendatzeko prozedurari hasiera ematea eskatu duenez formalki,

Kontuan hartuz Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50. eta 51. artikuluak, bai eta indarrean dauden gainerako xedapenak ere,

Gerentzia honek, Errektorearen 96.11.5eko Erabakiaz eman zaizkion ahalmenez baliatuz, honako hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Arantza Zubigarai Meabe andrea Euskerako Errektoreordearen idazkari lanpostutik kentzea.

Bigarrena.– Aipaturiko lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egitea, horretarako behar den ebazpenaren bidez.

Hirugarrena.– Interesatuak bere lanpostuari behin-behinekoz atxikita jarraituko du, eta berori betetzen, kargua uzten duen egunaren biharamunetik aurreko puntuan aipatutako deialdia ebatzi arte. Hori gertatzen denean bere eskalako lanpostu huts bati atxikiko zaio behin-behinekoz.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gerentzia honi hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean aurka egin daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan. Horretarako hilabete biko epea izango da, Erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.

Seigarrena.– Jakinaraz bekio ebazpena interesatuari, Euskerako Errektoreordeari eta Nominen Atalari. Har beza kontuan Pertsonaleko Atalak.

Leioa, 2000ko maiatzaren 15a.

Unibertsitateko gerentea,

MOISÉS GURIDI ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala