Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2000eko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2335

EBAZPENA, 2000ko maiatzaren 12koa, UPV / EHUko gerentziarena, Begoña Uriarte Larrucea andrea Akademi Antolakuntzako Errektoreordearen Idazkari lanpostutik kentzeko dena.

Begoña Uriarte Larrucea andrea, -14865634 NAN zenbakiduna- unibertsitate honetako karrerako funtzionarioa da, administrazio-laguntzaileen eskalakoa.

Bere espedientearen arabera, interesatua Akademi Antolakuntzako Errektoreordearen idazkari lanpostua betetzen ari da.

Errektoreordearen idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez bete behar denez, indarreango lanpostuen zerrendan adierazitakoaren arabera.

Akademi Antolakuntzako Errektoreordeak beste idazkari bat izendatzeko prozedurari hasiera ematea eskatu duenez formalki,

Kontuan hartuz Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50. eta 51. artikuluak, bai eta indarrean dauden gainerako xedapenak ere,

Gerentzia honek, Errektorearen 96.11.5eko Ebazpenaz eman zaizkion ahalmenez baliatuz, honako hau:

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Begoña Uriarte Larrucea andrea Akademi Antolakuntzako Errektoreordearen idazkari lanpostutik kentzea.

Bigarrena.– Aipaturiko lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egitea, horretarako behar den ebazpenaren bidez.

Hirugarrena.– Begoña Uriarte Larrucea andrea, laguntzaileen eskalako karrerako funtzionarioa, honako lanpostu honi atxikitzea behin-behinekoz:

Lanpostua: Bibliotekako Administrazio-Laguntzailea

Zenbatgarrena: 14.a

Lantokia: Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatea

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gerentzia honi hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean aurka egin daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan. Horretarako hilabete biko epea izango da, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.

Seigarrena.– Jakinaraz bekio ebazpena interesatuari, Akademi Antolakuntzako Errektoreordeari, Ekonomi eta Enpresa Zientzien fakultateko administratzaileari, Unibertsitate-Bibliotekaren Zuzendariari eta Nominen Atalari. Har beza kontuan Pertsonaleko Atalak.

Leioa, 2000ko maiatzaren 12a.

Unibertsitateko gerentea,

MOISÉS GURIDI ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala