Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2000eko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
1347

IRAGARKIA, otsailaren 23ko 093/2000 Foru Aginduarena, Bermeoko Alde Zaharra Berregokitzeko Plan Bereziari buruzkoa.

Aipamenezko Foru Aginduaren bidez, hurrengo xedatu izan da:

1.a.– Bermeoko Alde Zaharra Berregokitzeko Plan Bereziaren behin betiko onarpena etetzea, jarraian aipatzen diren alderdiak zuzendu behar izatean oinarrituz:

1.1.– Agiriak, Lurraren Legeko 17.3 artikuluan eta Plangintzako Araudiaren 77 artikuluan adierazten den Plan Berezi mota honetarako zehaztapen eta dokumentazio osoa edukiko ditu.

1.2.– Betearazteko Unitaterako proposatzen diren antolaketazko oinarrizko zehaztapenak agertuko dira, zeintzuen antolaketa Zehaztasuneko Azterlanera igortzen dela, Josefina Mojen lurzatiari dagokiona.

1.3.– Dagokion planoan, ekipamendu eta loragune eta espazio askeez gain, Plan Bereziak mugatzen duen eremuaren barruan dauden indarreango plangintzak kalifikatzen dituen Komunikabide eta Portu Aldeko Sistema Orokorrak agertu beharko dira.

1.4.– Agiriak, Berregokitzeko Plan Berezietarako Ondare Urbanizatu eta Eraikia Berregokitzeko jarduketa babestuei buruzko ekainaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 13, 14, 15 eta 16 artikuluetan aipatzen diren zehaztapen eta agiriak izango ditu.

1.5.– Monumentuzko Multzoaren kategoriarekin Bermeoko Alde Zaharra Kultur Ondasun bezala kalifikatu zuen abenduaren 22ko 396/1998 Dekretuari moldatzeko Bermeoko Alde Zaharraren Berregokitze Integratuaren Plan Berezia aldarazteko agiriari buruzko Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eman duen lotarazteko txostenan adierazten denaren arabera, hurrengo puntuak zuzendu beharko dira:

– Andra Mari Kaleko 7 zenbakidun eraikinaren kasuan, diskordantziako katalogazioa agertzea.

– Lurzatiak pilatzeko posibilitatea kentzea Jon Nardiz Kaleko 48, 49, 50 eta 52 zenbakien kasuan.

– Agiriaren argitasun eta koherentzia handiagorako, aholkugarria izango litzateke Jon Nardiz 43 zenbakia eta Kresentzi Etxebarria 1 zenbakiaren Babes Morfologikoa dagokien planoan agertzea.

– Bermeoko Alde Zaharreko Alde Arkeologikoa, Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Orokorrean inskribatzen den Kultur Ondasun bezala inkorporatu beharko da, bere mugaketa (I Eranskina), eta baita ondasun hauetarako 45.5 artikuluan 7/1990 Legeak aipatzen duen babesa ere zehaztu eginaz.

– Era berean, Aldeko Historia-Arkeologiako Azterlana jadanik amaitu dela kontutan izanik, PERI aldarazteko agiriko eraikinaren fitxen zerrendan, arkeologiako ikuspegitik Alde Arkeologikoan sartuta dauden eraikin eta orube bakoitzarako ezarri izan den Babes Mota agertu beharko da, aipatu azterlanaren Babes Arkeologikoaren Ekintzapideen fitxetan zehazten den bezala.

1.6.– Ebazpen honetako oinarrien dagokien apartatuan adierazten diren okerrak zuzenduko dira.

2.a.– Ebazpen hau Udalari jakinaraztea, ahal denik eta eperik laburrenean, funtsezko izaerakoak ez izateagatik berriro jendaurreratzea eskatzen ez duten inposatutako zuzenketak behin barrusartuz gero, behin betiko onartua izateko dokumentazioaren hiru ale aurkez ditzala erregutu eginaz.

3.a.– Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

a) Zuzenean, administrazio-auzibidezko gorajotzea, Euskal Herriko Zuzenbidezko Epailaritza Goreneko Jurisdikzio horretako Aretoaren aurrean jakinarazpen edo ekintza argitaratzearen hurrengo egunetik zenbatutako hilabete biko epean.

b) Nahi izanez gero, eta aipaturiko errekurtsoa, jarri aurretik, interesatuek birjarpenezko errekurtsoa, edota beste Administrazioek agindeia jarri ahal izango dute ebazpena eman duen organo berberaren aurrean, beraren jakinerazpen edo argitalpen egunaren biharamunetik zenbatutako den hilabeteko epean.

Aipatu epean zehar, BHI-204/99-P27 espedientea, aztertua izan dadin, guztion esku egongo da Bilboko Rekalde Zumarkaleko 30. zenbakiaren 5. eta 6. solairuetan.

Hirigintzako foru diputatua,

JUAN CRUZ NIEVES PRADA.


Azterketa dokumentala