Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2000eko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1346

IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Lege Araubide zuzendariarena, 226/99 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 99.0224.48.02.01.02 administrazio-espedientea bidaltzeko eta interesatuta dauden beste guztiei epea jartzeko.

Ez Angel Agra Cervelli jaunaren oinordekoak, ez Aislamientos Godami, S.L.ko enpresa batzordea, ez Fextiplan, S.L. enpresa ezin izan ditugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen diren helbideean (Maurice Ravel hiribidea, 15, Bilbao; Trauko kalea, 9, etxabea, Bilbao; Santiago kalea, 82, Badalona). Beraz, jakinarazi egiten zaie Bilbaoko Administrazioarekiko Auzietako 4 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakion eskatu duela. Espediente hori Aislamientos Godami, S.L. enpresak eskatuta bideratu da, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren ebazpen baten aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie Angel Agra Cervelli jaunaren oinordekoei, Aislamientos Godami, S.L.ko enpresa batzordeari eta Fextiplan, S.L. enpresari. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko martxoaren 8a.

Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala