Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2000eko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1336

LEHIAKETA PUBLIKOA, kanpoko talde bat kontratatzeko. Talde horrek EAEn garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetzan ari diren erakundeei buruzko informazioa jaso, laburbildu eta aztertuko du.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 22/22AT/2000.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: iragarkiaren goiburuan adierazita dagoena.

b) Loteak eta zenbakia: ez dago.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: gehienez bost hilabete eta erdi, esleipen erabakia jakinarazi eta behin betiko fidantza eratu ondoren.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: premiazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Kontratuaren gehienezko aurrekontua: 7.000.000 PTA.

5.– Fidantzak:

a) Behin behinekoa: ez da behar.

b) Behin betikoa: 280.000 PTA.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Lehendakaritzako Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta kodea: 01007 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945-018059.

e) Telefaxa: 945-018158.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak jasotzeko epea bukatu baino egun bat lehenago.

7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko:

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko apirilaren 6a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan, karatulan eta oinarri teknikoen pleguan jasota daudenak.

c) Aurkezteko lekua: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza, Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria–Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hilabete eta erdi, 2000ko apirilaren 6tik aurrera.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

8.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria: Vitoria–Gasteiz.

d) Eguna: 2000ko apirilaren 7a.

e) Ordua: 12:00ak.

9.– Iragarki gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria–Gasteiz, 2000ko martxoaren 7a.

Kontratazio Mahaiaren lehendakaria,

ENRIQUE LAMSFUS ARRIEN.


Azterketa dokumentala