Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2000eko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
1335

IRAGARKIA, administrazioarekiko auzi errekurtso bat hedatu dela jakinarazten duena.

Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 46. eta 60. artikuluetan xedatutakoa betez, ondoren zehazten den prozeduran eta bertan azaltzen diren administrazio egintzei dagokienez, administrazioarekiko auzi errekurtsoa hedatu egin dela jakinarazten da.

Errekurtsoa: pertsonala 3329/97.

Errekurritutako jatorrizko egintza: Bizkaiko Foru Aldundiaren 97-05-27ko Erabakia (97-06-23ko BAO, 119 zk.), aldundiko lanpostuen zerrenda aldatzeari buruzko gai-zerrendako hamaikagarren gaiari dagokionez.

Egintza burutu duen administrazioa: Bizkaiko Foru Aldundia.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 1997/07/11.

Errekurtsogilea: Francisca Martin-Portugue Goyenechea.

Hedapena eragin duen egintza:

– Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren 1998ko urtarrilaren 20ko erabakia, gai-zerrendako 7. gaiari dagokionez.

– Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren 1998ko otsailaren 10eko erabakia, gai-zerrendako 21. gaiari dagokionez

– Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren 1999ko maiatzaren 11ko erabakia, gai-zerrendako 15. gaiari dagokionez

Hedapena egin den eguna: 99-10-18.

Iragarki honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, beti ere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1999ko urriaren 18a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala