Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2000eko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1333

EBAZPENA 2000ko otsailaren 11koa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetara sartzeko proben deialdia egiten duena.

1998ko martxoaren 10eko Aginduak, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko prozesua arautzen duenak, ezartzen du 2.1.1 artikuluan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero egin dezakeela heziketa-zikloetan sartzeko proba baten deialdia.

Horretan oinarrituta, hona hartutako

EBAZPENA:

Lehena.– Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko 2000ko proben deialdia egitea.

Bigarrena.– Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba.

1.– Baldintza hauetako bat bete beharra dago erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba egin ahal izateko:

– Gutxienez 18 urte izatea proba egiten den urtearen abenduaren 31n.

– Gutxienez urte beteko lan-esperientzia egiaztatzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriaren edo daukazun lan-mutualitatearen ziurtagiriaren bidez. Ziurtagirian azaldu behar da enpresa eta kontratuaren iraupena.

– Gizarte-bermerako programa bat gainditzea.

Gizarte-bermerako programa bat egin eta hezkuntza-administrazioak ziurtagiri bidez egiaztatzen badu gainditu dela, epaimahaiak kontuan hartuko ditu ziurtagirian azaldutako emaitzak probaren zati bakoitza ebaluatzerakoan (aipatutako aginduko 2. artikuluko 2.2 paragrafoan aipatzen dira zatiak).

2.– Probaren edukia ezartzeko erreferentzia izango dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arloetako helburu orokorrak (ekainaren 21eko 213/1994 Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena, 94-08-17ko EHAA). Gainera, probak baloratuko ditu erdi-mailako Lanbide Heziketa Berezia etekina ateratzeko moduan egiteko behar diren ezagutzak eta gaitasunak edukitzea.

Probaren edukia bi zatitan banatzen da:

– Soziolinguistikoa.

– Zientifiko-teknologikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin daiteke proba.

3.– Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba bakarra da edozein dela ere egin nahi den heziketa-zikloa.

4.– 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba erabat gainditu dutela egiaztatzen dutenek ez dute egin beharrik probaren bi zatietako bakar bat ere.

Hirugarrena.– Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba.

1.– Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko probak egin ditzakete proba egin aurretik hogei urte beteta dituztenek.

Tekniko titulua dutela egiaztatu eta lanbide-arlo bereko edo arauz finkatutako arlo parekide bateko Goi-mailako Heziketa Ziklora iritsi nahi dutenek gutxienez 18 urte izan beharko dute azterketa egin ahal izateko.

2.– Probaren edukia egokituko zaie Batxilergoaren helburu orokorrei. Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak (97-05-07ko EHAA) onartu zituen helburuak Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak arautzen ditu.

Probak bi zati ditu:

– Zati orokorra.

– Zati espezifikoa.

Zati espezifikoan lanbide-familiak hiru taldetan daude bilduta; talde bakoitzean Batxilergoko sei gai eskaini dira, I. eranskinaren arabera.

Hautagaiak, egin nahi duen zikloaren lanbide-familiaren arabera, familia horren aukerarako eskaini diren sei gaietatik bi aukeratuko ditu proba berezia egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin daiteke proba.

Zati orokorrak egiaztatu behar du Batxilergoaren helburuen araberako heldutasuna. Zati espezifikoak egiaztatu behar ditu lanbide-arloaren gaitasunak; titulu bakoitza arautzen duen errege-dekretuak adierazten ditu gaitasunak. Zati espezifikoa ez dute egin behar gutxienez urte beteko lan-esperientzia egiaztatzen dutenek, beti ere, esperientzia egin nahi dituzten ikasketekin bat etorriz gero.

3.– 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba erabat gainditu dutela egiaztatzen dutenek ez dute egin beharrik probaren zati orokorra.

Laugarrena.– Salbuesteko eskaera. Interesdunak salbuesteko eskaera egin behar du izena ematerakoan ikastetxe ofizialaren zuzendariaren aurrean. Agiri hauek aurkeztu behar ditu:

Erdi-mailakoa:

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba erabat gainditu duela egiaztatzen duen egiaztagiri akademikoa.

Goi-mailakoa. Zati orokorra:

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba erabat gainditu duela egiaztatzen duen egiaztagiri akademikoa.

Goi-mailakoa. Zati espezifikoa:

a) Enpresaren ziurtagiria: kontratuaren iraupena, egindako lana eta orduen kopurua agertu beharko dira.

b) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo afiliatuta egon den lan-mutualitatearen ziurtagiria: enpresa eta kontratazio-aldia agertu beharko dira.

Eskabide bakoitzari eman beharko dio erantzuna epaimahaiak, eta ebazpena ikaslearen ikasketa espedientean sartuko da horretarako egin beharreko izapidearen bidez.

Ebazpena 2000ko maiatzaren 25ean, probak egingo diren institutuetako iragarki taulan, jarriko da jendaurrean.

Ebazpena ezezkoa bada, arrazoiak eman beharko dira (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioaren Araubidearen eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 54.a artikulua). Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntzako sailburuordearen aurrean.

Bosgarrena.– Izena ematea eta informazioa

Probak egin ahal izateko, interesdunek eskabidea bete behar dute heziketa-zikloa egin nahi duten ikastetxean, epearen barruan eta eskaera egiteko aterako den inprimakian (II. eranskina).

Proba Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lurralde historikotan egin daiteke. Eskaeran jarri behar da zein lurralde historikotan egin nahi den.

Izena eman duten ikasleen eskaera-inprimakien kopia bidali behar die ikastetxeak (II. eranskina) Lanbide Heziketaren lurralde-atalera, izena aurretik emateko epea amaitu eta handik bi egunetan.

Izena non eman duten interesdunek, ikastetxe horrek eman behar die probaren edukiaren, egunaren eta abarren berri.

Seigarrena.– Probak egitea

1.– Proben egutegia:

ERDI-MAILAKO HZ: GOI-MAILAKO HZ: EGUNA/ORDUA

– Soziolinguistika – Zati orokorra maiatzak 29/ 15:00

– Zientifiko-teknologikoa – Zati espezifikoa maiatzak 30/ 15:00

2.– Probak non izango diren:

Araba: Mendizabala GBLHI. Lasarteko errepidea z/g. VITORIA-GASTEIZ

Bizkaia: Elorrieta-Erreka Mari GBLHI. Lehendakari Agirre 184. BILBAO

Gipuzkoa: Easo GBLHI. Felipe IV 1. DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Ikastetxe horietako idazkaritzak zaindu behar ditu ariketak, emaitzak eta ikasleen espedienteak.

Hezkuntzako ikuskaritza teknikoak ikuskatuko du prozesu osoa, eta aholkularitza eskainiko du.

Zazpigarrena.– Proben emaitzak eta erreklamazioak

2000ko ekainaren 6an, 12:00etan, probak egin direneko ikastetxearen iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean probaren emaitzak. Une horretatik hasi eta ekainaren 7ko 12:00ak arte erreklamazioak egiteko epea dago. Ereklamazioak ikastetxeko idazkaritzan egin daitezke.

Erreklamazioei buruzko ebazpena ikastetxearen iragarki-taulan jarriko da 2000ko ekainaren 8an goizeko 11:00etan.

Zortzigarrena.– Proben egiaztagiriak.

Proba gainditu duten ikasleen egiaztagiriak jaso ditzakete proba egin duteneko ikastetxeko idazkaritzan 2000ko ekainaren 6tik aurrera.

Bederatzigarrena.– Plazak gordetzea.

Heziketa-zikloko toki guztien %25 gordeko dira sarbide-probatik datozen ikasleentzako. Probatik datozenek ez badituzte toki horiek guztiak betetzen, soberan geratutakoak batuko dira sarbide zuzenaren bidez eskainitako tokiekin.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Ebazpen hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honetan prozedura arloan arautzen ez den guztiari azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa ezarriko zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko otsailaren 11.

Lanbide Heziketako zuzendaria,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

I. ERANSKINA

A AUKERA

Familiak Batxilergoko gaiak

Administrazioa Gizarte zientziei aplikatutako matematika II

Merkataritza eta marketina Ekonomia eta enpresen antolaketaHizkuntza

(2. hizkuntza atzerritarra)

Informatika Informatika

Ostalaritza eta turismoa Zuzenbidea

Gizarte- eta kultur-zerbitzuak Administrazio- eta kudeaketako prozesuak

B AUKERA

Familiak Batxilergoko gaiak

Eraikuntza eta obra zibilak Elektronika

Fabrikazio mekanikoa Fabrikazio mekanikoko teknikak

Produkzio-zerbitzuak eta mantenimend. Mekanika

Elektrizitatea eta elektronika Marrazketa teknikoa

Zurgintza eta altzarigintza Industria-teknologia II

Itsas- eta arrantza-jarduerak Elektroteknia

(Akuikultura-haztegiak zikloa ezik)

Arte grafikoak

Ibilgailuen mantenimendua

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

C AUKERA

Familiak Batxilergoko gaiak

Kimika Giza-fisiologia eta anatomia

Komunikazioa, Irudia eta Soinua Industria-teknologia II

Itsas- eta arrantza-jarduerak Lurraren eta ingurugiroaren zientzia Kimika

(Akuikultura-haztegiak zikloa baino ez)

Nekazaritza eta abere-hazkuntza Fisika

Elikagaien industriak Biologia

Osasungintza

Beira eta zeramika

Irudi pertsonala

Gorputz eta kirol-ekintzak

II. ERANSKINA

ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOTARA SARTZEKO PROBETAN
IZENA EMATEKO ESKABIDEA

(Ikasleak bete behar du.)

ZEIN IKASTETXETAN EMAN DUZU IZENA?

ZEIN ZIKLO EGIN NAHI DUZU?

IKASLEARI BURUZKO DATUAK:

ABIZENAK:

IZENA

JAIOTZEDATA: ___________________ NAN: __________________________ (NANaren fotokopia aurkeztu behar duzu)

AZTERKETA ZEIN LURRALDETAN EGINGO DUZU?

Azterketa zein hizkuntzatan egin nahi duzu? gazteleraz n SIZE=5> euskaraz n

(Urte honetan 18 urte bete gabe izango duzuenok bete behar duzue.)

BA AL DUZU URTE BETEKO LAN-ESPERIENTZIARIK? BAI n EZ n

Aurkeztu behar duzu: gizarte-segurantzako diruzaintzaren edo kide zareneko lan-mutualitateko

diruzaintzaren egiaztagiria; bertan agertu behar da enpresa eta kontratuaren iraunaldia.

GIZARTE- BERMERAKO IKASTARORIK GAINDITU AL DUZU? BAI n EZ n

Aurkeztu behar duzu: gizarte-bermerako ikastaroa (lanbide-hastapena) egin duzula egiaztatzen duen agiri ofiziala.

SALBUESPENAK ESKATZEA

SOZIOLINGUISTIKA-ZATIA / ZATI ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOA n

Aurkeztu behar duzu: 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko azterketa guztiz gainditu duzunaren egiaztagiri ofiziala.

...........................n, 2............ko

(Ikastetxeak bete behar du)

Eskabidearen zk. <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=6> nSarrera-eguna <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=6>n Ikastetxearen zigilua

______________________________________________________________ ikastetxeko idazkariak

EGIAZTATZEN du, aurkeztu dituen agirien arabera, ikasleak betetzen dituela erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko probetara aurkeztu ahal izateko baldintza guztiak.

.................................n 2.........ko

Era berean, baldintzak betetzen ditu epaimahaiak adierazteko zati honetaz salbuetsita dagoela:

Soziolinguistikaren zatiaz/zati zientifiko-teknologikoaz n

ZUZENDARIAREN ONIRITZIA IDAZKARIA

(ikastetxearen zigilua)

OHARRA: ikastetxeak eraman behar du Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara (Lanbide Heziketako unitatea) izena aurretik emateko epea bukatu eta bi egunetan, agiri honen fotokopia (behin ondo beteta) eta azterketa egin ahal izateko aurkeztutako agiriak.

GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOTARA SARTZEKO PROBETAN
IZENA EMATEKO ESKABIDEA

(Ikasleak bete behar du.)

ZEIN IKASTETXETAN EMAN DUZU IZENA?

ZEIN ZIKLO EGIN NAHI DUZU?

IKASLEARI BURUZKO DATUAK:

ABIZENAK:

IZENA

JAIOTZEDATA: ___________________ NAN: __________________________ (NANaren fotokopia aurkeztu behar duzu)

AZTERKETA ZEIN LURRALDETAN EGINGO DUZU?

Azterketa zein hizkuntzatan egin nahi duzu? gazteleraz n SIZE=5> euskaraz n

ZATI OROKORRA : HIZKUNTZA: ingelesa n frantsesa n

ZATI BEREZIA

ZER AUKERATAN AURKEZTU ZARA? A n B n C n

AUKERA BAKOITZEAN HAUTATU DITUZUN IKASGAIAK: ( BI IKASGAI AUKERATU)

A AUKERA B AUKERA C AUKERA

GIZARTE-ZIENTZIARI APL.TAKO MATEM. II n MARRAZKETA TEKNIKOA n KIMIKA n

ENPRESEN EKONOMIA ETA ANTOLAKETA n INDUSTRIA-TEKNOLOGIA II n BIOLOGIA n

INFORMATIKA n MEKANIKA n LURRA ETA INGURUGIROAREN Z. n

ATZERRIKO 2. HIZKUNTZA: FRANTSESA (1) n ELEKTROTEKNIA n FISIKA n

edo ELEKTRONIKA n INDUSTRIA-TEKNOLOGIA II n

ATZERRIKO 2. HIZKUNTZA: INGELESA (1) n FABRIKAZIO MEKANIKOKO T. n GIZA FISIOLOGIA ETA ANATOMIA n

ADMIN. ETA KUDEAKETA-PROZESUAK n

ZUZENBIDEA n

(1) Hizkuntza hau ezin da parte orokorrean aukeratu dena izan

SALBUESPENAK ESKATZEA

ZATI OROKORRA n

Aurkeztu behar duzu: 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko azterketa guztiz gainditu duzunaren egiaztagiri ofiziala.

ZATI BEREZIA n

Aurkeztu behar duzu: a/ Enpresaren egiaztagiria; agertu behar da kontratuaren iraupena, egindako lan-jarduera eta orduen kopurua.

b/ Gizarte-segurantzako diruzaintzaren edo kide zareneko lan-mutualitateko diruzaintzaren egiaztagiria; bertan agertu behar da enpresa eta kontratuaren iraunaldia.

..................................n, 2..............ko

(Ikastetxeak bete behar du)

Eskabidearen zk. <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=6> nSarreraeguna <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=6>n Ikastetxearen zigilua

______________________________________________________________ ikastetxeko idazkariak

EGIAZTATZEN du, aurkeztu dituen agirien arabera, ikasleak betetzen dituela goimailako heziketa-zikloetan sartzeko probetara aurkeztu ahal izateko baldintza guztiak.

Era berean, baldintzak betetzen ditu epaimahaiak adierazteko zati honetaz salbuetsita dagoela:

Orokorra n Berezia n
....................................n 2........ko

ZUZENDARIAREN ONIRITZIA IDAZKARIA (ikastetxearen zigilua)

OHARRA: ikastetxeak eraman behar du Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara (Lanbide Heziketako unitatea) izena aurretik emateko epea bukatu eta bi egunetan, agiri honen fotokopia (ondo beteta) eta azterketara aurkeztu ahal izateko aurkeztutako agiriak.


Azterketa dokumentala