Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2000eko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1332

101/1999 DEKRETUA, otsailaren 16koa, unibertsitate-zentro batzuei izena aldatzeko baimena ematen duena (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Unibertsitate-zentro batzuei izena aldatzeko baimena ematen duen otsailaren 16ko 101/1999 Dekretua 1999ko martxoaren 2an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (42 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– Artikulu bakarrean, euskarazko testuan (3753 orrialdea), hau dioen lekuan:

“... aurrerantzean Bilbaoko Nautikako eta Itsasuntzi Makinetako Goi Eskola Teknikoa deituko da.”

Hau esan behar du:

“... aurrerantzean Nautikako eta Itsasuntzi Makinetako Goi Eskola Teknikoa deituko da.”


Azterketa dokumentala