Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2000eko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Nekazaritza eta Arrantza Saila
1328

AGINDUA, 2000ko martxoaren 3koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, zeinaren bitartez iragartzen baita Sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Sail honetan goi–kargudunaren idazkari izateko lanpostu bat hutsik dago. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikorako Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du Sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Agindu honen bidez iragartzen den lanpostua, lanpostu hori betetzeko eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara bidali beharko dituzte beren eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Lehiakideek, idazkiarekin batera, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan bete izandako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta egokitzat jotzen dituzten gainontzeko merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako betekizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek. Egokitzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Nekazaritza eta Arrantza sailburuak ebatziko du deialdi hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den aginduaren bidez. Hilabetekoa izango da, gehienez ere, horretarako epea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean hartuko du indarra agindu honek.

Bigarrena.– Administrazioko bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko martxoaren 3a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LAHIDALGA.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (001001 kodea, 66 dotazioa).

– Beharlekua: Landa Garapeneko Zuzendaritza.

– Herria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1/D1.

– Maila: 18.

– Beren-beregiko osagarria: 1.032.072 PTA.

– Hizkuntza eskakizuna: 2.

– Derrigortasun eguna: datarik gabe.

Lanpostua betetzeko betekizunak:

– Karrerako funtzionario modura jarduneko zerbitzu-egoeran egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan.

– Administrarien edo Administrari Laguntzaileen kidegokoa izatea.

– Kidego horietakoak izanda, beste administrazio publiko batzuetan zerbitzu berezietan eta nahitaezko edo borondatezko lan-utzialdian dauden karrerako funtzionarioek ere parte har dezakete, beti ere, azken kasu horretan, lan–utzialdian egoteko gutxienezko epea bete baldin badute.

– Deialdiaren gai den lanpostuari dagozkion kidego edo kidegoetako zereginetan urtebeteko esperientzia gutxienez.


Azterketa dokumentala