Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2000eko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa
1315

IRAGARKIA, Ohiko Batzar Nagusirako deia egiteko.

Erakundearen Estatutuen 24. artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa honen Administrazio-Kontseiluak, aurtengo otsailaren 24an egindako bere bileran, Ohiko Batzar Nagusirako deia egitea erabaki zuen, 2000ko apirilaren 7rako, arratsaldeko sei eta erdietan lehen deialdian eta ordu erdi bat geroago, hala balegokio, bigarren deialdian, Erakundearen Hitzaldi-Aretoan, Donostiako Andia kalea z/g, ondorengoa izanik

EGUNEKO GAI-ZERRENDA

1.– Bertan bildutakoen zerrenda egitea eta Batzarraren eraketa.

2.– Lehendakaritzaren agurra.

3.– Kutxa eta Talde Finkatuaren Urteko Kontuen, Gestio Txostenaren eta 1999ko Ekitaldiaren emaitzen aplikazio-proposamenaren aurkezpena.

4.– Gizarte-Ekintzak: Gestio-Txostenaren, 1999ko Ekitaldiaren Likidazioaren eta 2000ko Ekitaldirako Aurrekontuaren aurkezpena.

5.– Kontrol-Batzordearen Txostena.

6.– Eguneko gai-zerrendaren 3. eta 4. puntuak onartzeko proposamena.

7.– Administrazio-Kontseiluari baimen ematea, 5 urteko epean barrena, jesapen-jaulkipena erabaki ahal izan dezan, halako neurrian, beti ere, non zirkulazioan dabilkeen titulu-kopuru osoak ez dezan inoiz gainditu 100.000 milioi pezetako zifra.

8.– Beste zenbait gai.

9.– Eskari-galderak.

10.– Batzarraldiaren Akta onartzeko ikuskatzaileak izendatzea.

Donostia-San Sebastián, 2000ko otsailaren 24a.

LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala