Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2000eko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
1312

EBAZPENA, 2000ko martxoaren 3koa, Zerbitzu zuzendariarena, "Itsas salbamendurako 7 m-ko ontzi bat" eskuratzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 4S/00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: itsas salbamendurako 7 m-ko ontzi bat eskuratzea.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua: 1.

c) Loteak:

d) Entregatzeko lekua: Bermeoko portuko itsas salbamenduko egoitza (Bizkaia).

e) Entregateko epea: bost (5) hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontua, guztira: hamahiru milioi (13.000.000) pezeta (78.131,57 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: Kontratruaren aurrekontuaren %2.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 39.

e) Telekopia: 945 01 97 42.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez dago eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak: enpresak azken hiru ekitaldiotan egindako obra, hornidura, zerbitzu eta lanen negozio zifra globalaren gaineko aitorpena.

Ekipo teknikoaren eta kalitatea bermatzeko hornitzaileak erabiltzen dituen neurrien deskribapena.

Azken hiru urteotan egindako hornidura nagusien zerrenda. Zenbatekoa, datak eta erakunde publikoentzat edo pribatuentzat egin diren adierazi beharko da, eta kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, gainera.

Institutu edo zerbitzu ofizial edo homologatuen kalitate-ziurtagiriak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko epea: 2000ko apirilaren 17ko 12:00ak arte.

b) C gutunazalean aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren 7.5 klausulan ezarritakoez aparte, aurrekontu xehatua, saldu osteko laguntza teknikorako baldintzen agiria, eta fabrikazio-akatsen kontrako berme gehigarria.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: Eskaintzak eskura eman nahi izanez gero, Garraio eta Herri Lan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era eraman beharko dira. Postaz bidaliz gero, berriz, aurkezteko epearen barruan igorriko dira eta, hori egiaztatzeko, igorpen-eguna justifikatu beharko da postetxean. Horretaz gain, egun berean, kontratazio organoari eskaintza bidali dela jakinaraziko zaio, hala telexez nola telekopiaz edo telegramaz. Eskakizun biak betetzen ez badira edo igorpenaren jakinarazpena eskaintzak aurkezteko epea baino beranduago jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, aipatutako egunetik hamar egun natural igaro eta eskaintzarik jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, hiru hilabete.

e) Aldaerak: Ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4. aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2000ko apirilaren 19a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2000ko maiatzaren 2an irekitzeko utziko dira.

e) Ordua: 11:30.

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarki gastuak: Esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko martxoaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala