Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2000eko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
1307

EBAZPENA, 2000ko martxoaren 2koa, Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, Conservas Busto S.A. enpresari edo legez kreditatuta dauden ordezkariei Nekazaritza zuzendariaren 2000ko otsailaren 16ko ebazpena jakinarazten diena.

Conservas Busto S.A. enpresari (ezagutzen zaion azken helbidea hau da: Itxaspe auzoa, 3, 20829 Deba-Gipuzkoa) edo legez kreditatuta dauden ordezkariei jakinarazten zaie ezen Nekazaritza zuzendariak 2000ko otsailaren 16an ondoko ebazpen hau eman duela:

1999ko otsailaren 22an CONSERVAS BUSTO, S.A enpresak eskabidea aurkeztu zuen arrain-kontserbak egiteko oliba-patsaren olio finduaren erabilera (8.850 kg-ko partida batena, hain zuzen ere) kontrolatzeko (sarrera-errejistroko zk.: 99028233; espediente-zk.: 20/124/67/98-99).

1999ko martxoaren 3an, aipaturiko olio horren erabileraren ikuskapena egin zen. Olio hori erabiltzeko epe balioduna, bestetik, 1999ko maiatzaren 31n bukatu zen.

1999ko abuztuaren 3an, aipaturiko enpresak " itzulketa" laguntza jasotzeko eskaera egin zion Sail honi, kontserbak egitean oliba-olioa erabiltzeagatik (sarrera-errejistroko zk.: 99131119).

Diru-laguntzen onuradunek zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan xedaturikoaren arabera, laguntzak eta diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko, onuradunak zerga-betebeharrak beterik dituela egiaztatu behar du aldez aurretik.

1999ko irailaren 6an (99102573. irteera zk.ko idazkiaren bidez), aurkeztu ez ziren beste agiri batzuen artean, "zerga-betebeharrak beterik zituela egiaztatzeko Ogasunaren ziurtagiria" Nekazaritza eta Arrantza Sailari bidaltzeko eskatu zitzaion CONSERVAS BUSTO, S.A. enpresari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 71. artikulua aplikatuz. Ziurtagiri hori, baina, ez zen aurkeztu ezarritako epearen barruan, 15 eguneko epearen barruan, alegia.

Kontutan hartu da ezen CONSERVAS BUSTO, S.A. enpresak ez duela aurkeztu legez eskaturiko dokumentazioa, eta, beraz, ezin dela ebazpenik eman arrain-kontserbak egitean oliba-olioa erabiltzeagatik "itzulketa" laguntza jasotzeko eskabideari buruz.

EEEko Kontseiluaren 729/70 eta 1287/95, eta Batzordearen 1663/95 Arautegietan, irailaren 26ko 425/1995 Dekretuan eta EEEko Batzordearen 1963/79 Arautegian ezarritakoa aplikatu behar da. Beraz, hau

EBATZI DUT:

CONSERVAS BUSTO, S.A. enpresak, kontserbak egitean oliba-olioa erabiltzeagatik, " itzulketa" laguntza jasotzeko eskabidea egin zuen, eta orain eskabide hori bertan behera utzi duela ulertu da, ez baitu aurkeztu "zerga-betebeharrak beterik dituela egiaztatzeko ziurtagiria", eta, beraz, ez baitu bete diru-laguntzen onuradunek zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan xedaturikoa.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko otsailaren 16a.

Nekazaritza zuzendaria,

JOSE ANTONIO OCIO.

Eta hori guztia jakinarazteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko martxoaren 2a.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

LUIS ZARRABEITIA VILLANUEVA.


Azterketa dokumentala