Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2000eko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1306

EBAZPENA, 2000ko martxoaren 8koa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) zuzendari nagusiarena, "Egonaldiak Familia Euskaldunetan" plangintzan parte hartu nahi duten familia euskaldunentzako laguntzak emateko modua arautzen duena.

Azaroaren 25eko 29/1983 HABESEA Legearen bigarren artikuluan ezarrita dagoenez, HABEren egitekoen artekoa da helduei euskara irakastea eta Euskal Herrian alfabetatzea eta euskalduntzea sustatzea, bere helburuetarako bideak, jardute-erak eta baliabideak bilatzea eta helduak alfabetatzen eta euskalduntzen diharduten herri eta norbanakoen jabetzapeko erakundeei laguntzea.

Euskalduntze-prozesuan murgilduta daudenek hainbatetan euskaraz bizitzeko euskal giro egokirik aurkitzen ez dutela kontuan harturik eta, bestalde, ikastaroetan eta denboraren poderioz lortutako ezagutzak erabiltzen edota eguneroko bizitza-harremanetan erabiltzen ez badira, ezer gutxirako balio dutela jakinaren gainean egonik, bihar-etziko euskaldun berriei beren bizitza-giroa euskaldundu zein euskalkiren bat ikasi nahi duketenei aukerak eta abaguneak eskaintzea beharrezko jotzen du erakunde honek.

Plangintza honen xede nagusia aurreko paragrafoan adierazitakoa izanik, kale- zein baserri-giroko familia euskaldunei laguntzak emateari deritzo HABEk biderik egokiena, horrelako familiek beren etxeetan har ditzaten euskara landu edota hobetu zein euskalkiren bat ikasi nahi dutenak.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Euskara landu edota hobetu zein euskalkiren bat ikasi nahi duten ikasleak hartuko dituzten familia euskaldunei 2000n laguntzak emateko deia egitea da Ebazpen honen xedea.

Laguntzetan 8.000.000 pezeta (48.080,97 euro) emango dira gehienez eta esleitutako plazak arestian aipatutako diru-muga horrez gain, ikasleek egindako eskabideak izango dituzte muga (programaz baliatu nahi duen ikasle-kopurua, eskatzen dituzten herriak eta parte hartzeko aukeratzen dituzten hilabeteak).

2. artikulua.– Plangintzaren iraupena.

Plangintza 2000ko uztailetik irailera bitartean gauzatuko da.

3. artikulua.– Laguntzaren hartzaileak.

Plangintza honetan parte hartu nahi duen Euskal Herriko familia euskaldunak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

3.1.– Biztanleriaren %70etik gora euskalduna duten udalerrietako zein auzuneetako batean bizitzea. Ebazpen honek izan ditzan ondorioetarako, honako datu hauek hartuko dira ofizialtzat:

3.1.1.– Euskal Autonomia Erkidegoan: Eusko Jaurlaritzaren Euskal Estatistika Erakundeak dagokion errolda edo zentsuan oinarrituta argitaraturiko azken datuak.

3.1.2.– Nafarroako Foru Erkidegoan: Nafarroako Gobernuko Estatistika Atalak dagokion errolda edo zentsuan oinarrituta jakinarazitako azken datuak.

3.1.3.– Ipar Euskal Herrian: datu ofizialik ezean, dagokion eskabidea onartzea edo baztertzea Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen zuzendari nagusiaren esku geratuko da.

3.2.– Egonaldia eskaintzen den hilabetean etxean edota baserrian gutxienez lau kide bizi izatea.

3.3.– Kide guztien arteko ohiko komunikazio-hizkuntza euskara izatea.

3.4.– Familia batek lehenengo aldiz parte hartzen duenean, HABEk zuzeneko ikusketa baten bitartez ontzat ematea.

4. artikulua.– Egonaldien iraupena.

Plangintzak dirauen bitarteko egonaldiak hilabetekoak edo bi hilabetekoak izan daitezke. Bi hilabeteko egonaldiak hilabete jarraietan ulertuko dira beti. Eskabidea aurkezterakoan familiak zehaztu egin beharko du eskaintzen dituen plazak hilabetekoak edo bi hilabetekoak diren, eta, azken hauen kasuan, bi hilabeteko egonaldia zein hilabeteri dagokion.

5. artikulua.– Eskainitako plazak betetzeko irizpideak.

Plangintzan parte hartuko duten familiek eskainitako plazak betetzerakoan honako irizpide hauek hartuko dira kontuan, besteak beste:

5.1.– Ikasleek aukeratutako hilabeteak eta herriak.

5.2.– Esleitutako plaza-kopuruak HABEri dakarkion kostua. Kostu hori ezingo da plangintzarako dagoen diru-kopurua baino handiagoa izan. Beraz, beti ere aurreko irizpideak kontuan harturik ez dira esleituko, aipatu diru-kopurua berdindu ondoren libre geratzen diren plazak.

5.3.– Familiak aurreko urteren batean parte hartu badu, HABEk eginiko txostena. Horretarako hiru punturi erreparatuko zaio: ibilitako ikasleen iritzi, bisitaldietan jasotako informazio eta herriak eskaintzen duen azpiegiturari.

6. artikulua.– Parte hartzeko onartu beharreko baldintzak.

6.1.– Hilabete batean edo gehiagotan parte hartzeko eskabidea egiteak ez du berez esan nahi eskainitako plaza(k) HABEk bete beharko d(it)uenik.

6.2.– Familiak egonaldi bakoitzeko ikasle bat besterik ez du hartu ahal izango.

6.3.– Familiek luzatutako bi hilabeteko egonaldien eskaintza-kopurua ikasleek egindako eskari-kopurua baino handiagoa balitz, eta familiak espreski kontrakorik adierazi ez badu, HABEk bi hilabeteko egonaldiak hilabetekotan banatzeko eskubidea izango du. Era berean, bi hilabeteko egonaldira joan beharreko ikasleak joan ezina adierazi badu, eta HABEk ordezkorik aurkitu ez badu, edota joan den ikasleak lehen hilabetean bertan behera utzi badu, bigarren hilabetea hilabeteko egonaldi bilakatuko da, ondorio guztietarako.

6.4.– Hilabeteko egonaldia burutzen ari den ikasleak, baldintza beretan, egonaldia hilabete gehiagoz luzatzeko eskubidea izango du, baldin eta familiak eskainitako hurrengo hilabete horretan joan beharreko ikasleak joan ezina adierazi badu eta HABEk ordezkorik aurkitu ez badu.

6.5.– Ikasleak familiako bizitzan parte hartuko du, eta familiak gutxieneko intimitate- eta askatasun-maila eskaini beharko dio.

6.6.– Ikasleari logela pribatua eman beharko zaio.

6.7.– Ikasleak, etxeko zein baserriko lanetan parte hartzera beharturik ez badago ere, berak hala nahi badu, parte har dezake ohiko eginkizunetan.

6.8.– HABEk egiaztatuko balu familiak deialdi honetan xedatutako baldintzaren bat bete ez izana, familiak itzuli egin beharko dio ikasleari egindako aurrerakina.

6.9.– Familiak deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa eman beharko die Ekonomi Kontroleko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia, horrela eskatzen badiete eginkizunak betetzen ari direnean.

7. artikulua.– Eskakizunak.

7.1.– Izena emateko orria

Plangintza honetan parte hartu nahi duen familiak I. eranskinaren araberako izena emateko orria aurkeztu beharko du HABEren egoitzan, HABEri zuzendua, eta zuzenean interesatuak ekar dezake, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak finkatutako edozein bide erabili.

7.2.– Ordainketa gauzatzeko dokumentazioa.

7.2.1.– Plangintzan lehendabiziko aldiz parte hartzen dutenek "Hirugarrenaren datuen alta" izeneko orria, II. eranskinaren araberakoa.

7.2.2.– Aurreko urteetako plangintzaren batean parte hartu eta helbideratze-datuetan edota bankukoetan aldaketaren bat egin nahi dutenek "Hirugarrenaren Datuetan aldaketa(k) egiteko eskabide-orria" izenekoa, III. eranskinaren araberakoa.

8. artikulua.– Epea.

Hilabete bateko epea izango da izena emateko orriak eta gainontzeko dokumentuak aurkezteko, Ebazpen honek eragina izango duen egunaren biharamunetik kontatuta.

9. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean egindako akatsen zuzenketa.

HABEren ustetan eskatzaileak aurkezturiko dokumentazioa osatu gabe badago edo bestelako edozein akats badu, 10 eguneko epea emango zaio eskatzaileari akatsa edo hutsegitea konpon dezan. Aipatu epea igarotakoan dokumentazioa osatuko ez balu, eskatzaileak atzera egin duela ulertuko da, eta dagokion ebazpena emango da.

10. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.

Izena emateko orriak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita, HABEren zuzendari nagusiak, HABEra heldutako eskabideak eskuan, ebazpena hartuko du eta bi hilabeteko epean jakinaraziko du. Ebazpena EHAAn argitaratuko da. Aipatu bi hilabeteak berariazko ebazpenik gabe igaro ondoren, eskabideak baztertu egin direla ulertuko da.

Aipatu Ebazpenaren berri emateaz gain, plangintzaren garapenari buruzko behar besteko informazioa ere ezagutaraziko zaie laguntzaren hartzaileei.

11. artikulua.– Familiek jaso beharreko diru-kopuruak.

11.1.– Familiek honako diru-kopuru hauek jasoko dituzte:

11.1.1.– Hileko eta egonaldi burutuko 82.000 pezeta (492,83 euro).

11.1.2.– Izendaturiko ikasleak joaterik izan ez eta HABEk ordezkorik aurkitu ezean, familiak 16.000 pezeta (96,16 euro) jasoko ditu.

11.1.3.– Izendaturiko ikasleak famili girora egokitzeko aldia bukatu baino lehenago egonaldia uzten badu, HABEk ez du ordezkorik izendatuko eta familiak 27.000 pezeta (162,27 euro) jasoko ditu. Famili girora egokitzeko aldia egonaldiaren lehen asteari dagokio.

11.1.4.– Bi hilabeteko egonaldiagatik familiak 164.000 pezeta (985,66 euro) jasoko ditu.

11.1.5.– Bi hilabeteko egonaldiaren lehen hilabetean egonaldirik egingo ez balitz, familiak hilabeteko dirua jasoko du: ikasleak joaterik ez badu 16.000 pezeta (96,16 euro) eta egokitzeko aldian uzten badu, 27.000 pezeta (162,27 euro).

11.2.– Ebazpen honek ezartzen dituen laguntzak eta beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berberaz eman ditzaketenak bateragarriak dira, baldin eta Ebazpen honek finkatutako dirulaguntzen xedearekiko gainfinantzaketarik ez badago. Gainfinantzaketarik balego, diru-laguntza gehienez dagokion mugaraino murriztuko da.

12. artikulua.– Laguntzen ordainketa.

12.1.– Plangintzan parte hartzen duten ikasleek 35.000 pezeta (210,35 euro) ordaindu beharko dituzte hilabeteko egonaldiagatik eta 70.000 pezeta (420,71 euro) bi hilabeteko egonaldiagatik. Diru-kopuru hori honako modu honetan banatu eta ordainduko da:

12.1.1.– Ikasleak aurrerakina ordaindu beharko dio familiari banku bidez, HABEren jakinarazpena jasotzen duenetik bost eguneko epean: 10.000 pezeta (60,10 euro), esleipena hilabetekoa bada, eta 20.000 pezeta (120,20 euro), bikoa denean. Gainera, ikasleak HABEri eta familiari ordain-agiri bana igorri behar die hurrengo bost eguneko epean. Epe barruan ordaintzen eta egiaztatzen ez duen ikaslea plangintzaz kanpo geratuko da ondorio guztietarako. Bestalde, familiak atzera egiten badu, aurrerakina itzuli beharko dio ikasleari.

12.1.2.– Egonaldia hasi eta famili girora egokitzeko aldia igaro ondoren ordainduko dio ikasleak familiari gainerako dirua: 25.000 pta (150,25 euro), hain zuzen, eta ikasleak ordain-agiri bana bidali behar die HABEri eta familiari, hilabeteko lehen hamabostaldia igaro aurretik. Diru hori familiarena izango da behin-betiko, eta ikasleak ezingo du eskuratu, HABEk familiak ez dituela bete zegozkion obligazioak erabaki ezean.

12.1.3.– Bi hilabeteko egonaldietan ikasleak lehen hilabetearen lehen astearen amaieran 25.000 pezeta (150,25 euro) ordaindu beharko ditu, eta bigarren hilabetearen lehen astearen amaieran, berriz, gainerako 25.000 pezetak (150,25 euro).

12.2.– HABEk 11. artikuluan zehazten diren familiak jasoko dituen diru-laguntzak osatu bitarteko ordainketak egingo ditu. Diru-kopuru horiek honako modu honetan banatu eta ordainduko dira:

12.2.1.– Hileko eta egonaldi burutuko 47.000 pezeta (282,48 euro) ordainduko ditu: egonaldiaren barruan 20.000 pezeta (120,20 euro), aurrerakin gisa, egonaldiaren lehen astea normaltasunez burutu dela egiaztatu ondoren, eta gainerako 27.000 pezeta (162,27 euro) egonaldia bukatu ondoren.

12.2.2.– Izendaturiko ikasleak joaterik izan ez edo esleipena egin ondoren ikasleak aurrerakin bidez egonaldira joateko asmoa egiaztatu ez badu, eta, batean zein bestean, HABEk ordezkorik aurkitu ezean, HABEk 6.000 (36,06 euro) eta 16.000 pezeta (96,16 euro) ordainduko ditu, hurrenez hurren, dagokion epearen barruan.

12.2.3.– Izendaturiko ikasleak famili girora egokitzeko aldia bukatu baino lehenago egonaldia bertan behera uzten badu, HABEk ez du ordezkorik izendatuko eta 17.000 pezeta (102,17 euro) ordainduko ditu dagokion egonaldiaren barruan, HABEk familiak bere gain hartutako erantzukizunen ez-betetze larritzat jo lezakeen kasuetan izan ezik.

12.2.4.– Bi hilabeteko egonaldiagatik HABEk 94.000 pezeta (564,95 euro) ordainduko ditu, hilabeteko bi egonaldi ordaintzen dituen modu berean: 20.000 pezetako (120,20 euro) aurrerakina dagokion hilabetearen barruan, eta 27.000 pezeta (162,27 euro) dagokion hilabetearen amaieran.

12.2.5.– Bi hilabeteko egonaldiaren lehen hilabetean egonaldia bertan behera geratuko balitz, HABEk hilabeteko egonaldiaren pareko dirutza osatu artekoa ordainduko du: ikasleak joaterik ez badu, 6.000 pezeta (36,06 euro), eta, egokitzeko aldian bertan behera uzten badu, 17.000 pezeta (102,17 euro).

13. artikulua.– Kudeaketa.

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuari dagokio deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeko lanak burutzea.

14. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

Egiaztatzen bada ez dela bete dirulaguntza emateko jarri ziren baldintzetakoren bat, itzuli egin beharko zaizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari jasotako dirua eta legez dagozkion interesak, beti ere 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezartzen duten eran eta diotena hautsi gabe.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Egonaldian gerta litekeen edozein gorabeheraren ondorioei aurre egiteko, HABEk honako aseguru-poliza hauek hartuko ditu:

1.– Erantzukizun zibilarena. Onuradunak: plangintzan parte hartzeko aukeraturiko familiak eta ikasleak.

2.– Istripuena. Onuradunak: plangintzan parte hartzeko aukeraturiko ikasleak.

Bigarrena.– Elkarbizitza aldian familiaren eta ikaslearen artean sor litekeen arazoren bati konponbidea emateko asmoz, plangintzan parte hartzen duten hilean hileko familia zein ikasleekin harremanetan jarriko da HABE.

Hirugarrena.– Honako Ebazpen honi 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua ezarriko zaio eta, hala badagokio, Ogasun eta Finantza Sailaren 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, zeinak Euskal Autonomiadun Elkargoaren Aurrekontu Orokorretatik zuzendutako dirulaguntzak eman, bermatu eta itzultzeko modua arautzeaz gainera, diru-gaietan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, zereginak eta eginkizunak ere zehazten dituen.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango du indarra.

Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEko lehendakariari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2000ko martxoaren 8a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

I. ERANSKINA

" EGONALDIAK FAMILIA EUSKALDUNETAN"

I.– FAMILIAREN ZENBAIT DATU

Eskatzailearen izen-deiturak:

NA edo pasaportearen zkia. (1):

Etxean bizi diren bere ardurapeko familiakideak Ahaidetasuna Jaioteguna

1-

2-

3-

4-

5-

6-

7-

8-

9-

Helbidea:

Kalea Zkia. Posta-kodea Herria Telefonoa

.......................................... ........

II.– BASERRI EDO ETXEBIZITZAREN DATUAK

Ba al dago beste etxebizitzarik bizi zareten tokitik 500m-ra? Bai n

Ze distantzia dago bizi zareten tokitik herrigunera? ........................ (Km.)

Ba al duzue etxera joango zaizuen ikaslearentzako logela pribaturik? Bai n

Ba al duzue ur bero eta hotzez hornituriko bainugelarik? Bai n

III.– GIZON-EMAKUMEAREN HAUTAKETA

Zer duzue nahiago?

Gizonezkoa n

IV.– HILABETEAREN HAUTAKETA (2)

Zein hilabetetan hartu nahi duzue ikaslea?

a) Bi hilabetekoak b) Hilabetekoak

Uztaila-abuztua n

Abuztua-iraila n

Iraila n

V.– ADOSTASUN-AGIRIA

Nik,

jaunak/andreak, izena emateko orri honetan emandako argibideak eta datuak egiazkoak direla adierazten dut. Era berean, hitz ematen dut 2000ko deialdia arautzen duen Ebazpenean jasotzen diren baldintzak bete egingo ditudala.

........................(e)n, 2000ko
Sinadura

VI.– NORA BIDALI

HABE
Vitoria-Gasteiz kalea, 3
20018 DONOSTIA
Tel. 943 02 26 21
Fax-a 943 02 26 01
E-posta; info@habe.org

VII.– OHARRAK

(1) Erantsi eskatzailearen Nortasun Agiriaren edo pasaportearen fotokopia.

(2) Hilabeteko edo bi hilabeteko egonaldiak nahi dituzuen eta zein hilabetetan nahi dituzuen adierazi behar duzue. Hilabeteko bi egonaldi aukeratzeak esan nahi du hilabete horietan bi ikasle izango zenituzketela, hau da, hileko bat; bi hilabeteko egonaldia aukeratzen baduzue, berriz, ikasle berbera izango zenuketela bi hilabete horietan. Prest bazaudete, bi hilabeteko egonaldiaz gain, geratzen den hilabetekoa ere eska dezakezue.

II. ERANSKINA
HIRUGARRENAREN DATUEN ALTAK

HIRUGARRENAREN DATUAK

N.A. (1)

Izen-deiturak:

.......................................................

1. abizena 2. abizena Izena

HELBIDERATZE-DATUAK

Kalea, zkia., solairua

Herria

Lurraldea

Udal-kodea (2)

BANKU-DATUAK (3)

Bankua nnnn

Agentzia nnnn

K.D nn

Jabea

Bankuaren adostasuna Hirugarrenaren adostasuna Sailaren onespena Kontabilitatearen onespena

Sinadura eta zigilua Sinadura Baimenduriko sinadura Baimenduriko sinadura

Argibideak

(1) Iparraldekoen kasuan, adierazi Carte d’Identité -aren edo Pasaportearen zenbakia. Erantsi orri honi Nortasun Agiriaren zein Carte d’ Identité-aren edo Pasaportearen fotokopia.

(2) Administrazioak bete beharrekoa.

(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa.

III. ERANSKINA

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETAK SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA

HIRUGARRENAREN DATUAK

N.A. (1)

Izen-deiturak:

.......................................................

1. abizena 2. abizena Izena

ALDAKETA (3)

A.– HELBIDERATZE-DATUAK

Kalea, zkia., solairua

Herria

Lurraldea

Udal-kodea (2)

B.– BANKUAREN DATUAK (4)

Bankua nnnn

Agentzia nnnn

K.D nn

Jabea

Data Sinadura

Argibideak:

(1) Iparraldekoen kasuan, adierazi Carte d’Identité -aren edo Pasaportearen zenbakia. Erantsi orri honi Nortasun Agiriaren zein Carte d’ Identité-aren edo Pasaportearen fotokopia.

(2) Administrazioak bete beharrekoa.

(3) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar.

(4) Kasu honetan, honako dokumentazio osagarria erantsi beharko zaio eskabide-orriari:

* Proposatzen den aldaketarako arrazoia.

* Ordainketarako jakinarazitako kontu korrentea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria.


Azterketa dokumentala