Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2000eko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Eusko Legebiltzarra
1301

ERABAKIA, Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurarena, Euskal Irrati Telebista Herri Erakundearen Administrazio Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Manuel Huertas Vicente, Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehen idazkariak

ZIURTATZEN DUT:

Eusko Legebiltzarrak, bi milako otsailaren hemezortzian balio osoz egindako osoko bilkuran, Euskal Irrati Telebista Herri Eakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 7.5 artikuluan ezartzen denari jarraiki, eta Mistoa-Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean aurkeztutako hautagai-zerrendari dagokionez, Miguel Ángel Sánchez Borbolla jauna izendatu du Euskal Irrati Telebista Herri Erakundearen Administrazio Kontseiluko kide.

Eta horrela jasota gera dadin, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeari begira, ziurtagiri hau egiten dut Eusko Legebiltzarreko lehendakari jaun txit gorenaren oniritziarekin, Vitoria-Gasteizen, bi milako otsailaren hemezortzian.

Ontzat emana

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

Mahaiko lehen idazkaria,

MANUEL HUERTAS VICENTE.


Azterketa dokumentala