Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2000eko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
1300

EBAZPENA, 2000ko otsailaren 29koa, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko frogetarako deia egiten duena.

Otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuak (martxoaren 6ko EHAA, 45.zk.), 15.1.b artikuluan ezartzen duenez, Euskal Herriko Polizia Ikastegiak, aldizka, Ertzainek Hizkuntza Eskakizunak egiaztatu ahal izateko frogak egiteko deia zabaldu behar du, eta horren ondorioz, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehen artikulua.– Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzearren Euskara frogak egiteko deialdia onartzea, ebazpen honen I. Eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.

Bigarren artikulua.– Errekurtsoak.

Ebazpen honen kontra, Administrazio-bidea agortzen baitu, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari, argitaratuta agertu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan, edo zuzenean aurkatu ahal izango dute administraziorekiko auzietarako orden jurisdikzionalaren aurrean.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa azalduz gero, hau espresuki erabaki arte, edo isiltasuna dela eta presuntziozko ezespena gertatu arte, ezin da jo bide jurisduikzionalera.

Interesatuak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du Administrazio Auzietarako Epaitegiari zuzenduta, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan, beti ere uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluak ezartzen duenaren arabera:

"1.– Epaitegien eta Justizia Auzitegi Nagusien lurralde-eskumena ondoko arauen arabera zehaztuko da:

Lehena.– Balio orokorrez, aurkatutako jatorrizko egintza edo xedapena jarritako organoak bere egoitza duen barrutiko organo jurisdikzionala izango du eskudun.

Bigarrena.– Herri-administrazioek, pertsonalari dagokionez burututako egintzak, jabetza bereziak eta zehapenak, errekurtsoaren gaia direnean, hauetariko bat izango da eskudun: aurkatutako jatorrizko egintza burutu duen organoak egoitza edo helbidea duen Epaitegia edo Auzitegia, demandatzaileak aukeratzen duena.

Hirugarrena.– Hirigintza-ordenazioko planak, hirigintzako jarduketak, desjabetze-jarduketak eta, oro har, Administrazioak jabetza pribatuan eskuhartzea dakartenak aurkatu ezkero, ukitutako ondasunak dauden lekuko barrutiko organo jurisdikzionala izango da eskuduna.

2.– Aurkatutako jatorrizko egintzaren barruan hartzaile bat baino gehiago dagoenean eta Epaitegiak edo eskudun Auzitegiak bat baino gehiago direnean, aipatutako aurreko arauak jarraituz, aurkatutako jatorrizko egintza ezarri duen organoak egoitza barrutian duen organo jurisdikzionala izango du eskudun."

Deialdi honetan, Epaimahai Kalifikatzaileen jardueratik eta Euskal Herriko Ikastegiko organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dituzte interesatuek, administrazio prozedura erkidearen ezarritako era eta kasuetan.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoa betetzearren, EGA eta baliokideren jabe diren Ertzainei Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu egingo zaiela esaten duena, hain zuzen ere, Euskal Herriko Polizia Ikastegiak ofizioz egingo du egiaztapena, orain agiritegietan eta erregistroetan dituen egiaztagirien arabera. Hau guztia, aipatu xedapen iragankorrak ezarritako bideak erabiliz, geroago ere aurkeztu ahal izango diren egiaztagirien kaltetan izan gabe.

Aurreko paragrafoaan azaltzen den bidea erabiliz I. Hizkuntza Eskakizuna aitortuko zaien Ertzainen zerrenda Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan agertuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Arkaute, 2000ko otsailaren 29a.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCIA.

I ERANSKINA

OINARRIAK

I. ATALBURUA
DEIALDIAREN EREMU ETA XEDEA

Lehena.– Deialdiaren xedea.

Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzearren Euskara frogak egiteko deialdia egingo da. Horren edukia otsailaren 24ko 30/1998ko Dekretuaren Eranskinean dago.

Bigarrena.– Aplikazio eremua.

1.– Ertzaintzako karrerako funtzionarioek har dezakete parte horrelako frogetan, otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuaren aplikazio eremuaren barrukoak badira.

2.– Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak, 1998ko urriaren 19ko Ebazpenaren bederatzigarren oinarriaren eta 1999ko maiatzaren 17ko Ebazpenenaren seigarren oinarriaren bidez, Hizkuntza gaitasuna hobetzeko ikastaroetarako deialdia egin zuen, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzako, Herrizaingo sailburuaren 1998ko abuztuaren 20ko eta 1999ko apirilaren 29ko Aginduek derrigorrezko epea ezarri zaienentzako hain zuzen. Ebazpen horretako seigarren oinarriaren arabera, deialdiaren bidez ikastaroetan parte hartu ondoren mailarik altuena lortu duten guztiek, aurretik oinarri hauen arabera dagozkien frogak eginda izanda ere, derrigorrez parte hartu beharko dute orain deialdi honen bidez egingo diren frogetan.

II. ATALBURUA

ERTZAINTZAREN I. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA EGIAZTATZEKO FROGAK

Hirugarrena.– Frogak.

Frogetan zenbait ariketa egin beharko dira, eta horien helburua hauxe izango da: azterketariek duten Euskararen ezagupena neurtzea. Frogetan kontuan hartuko dira otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko hizkuntza gaitasunak, eta halaber, bat etorriko dira Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak ezarritakoarekin.

Laugarrena.– Frogek bi zati izango dituzte.

Lehen zatia.– Epaimahai Kalifikatzaileak erabakitako froga idatzia izango da. Horren bidez hizkuntzaren ulermena eta erabileraren egokitasuna neurtuko dira. Froga honek gehienez 100 puntu izango ditu eta gainditu ahal izateko gutxienez 75 puntu atera beharko dira. Lehen zatia gainditzen ez duenak ezin izango du bigarren zatian parte hartu.

Bigarren zatia.– Epaimahai Kalifikatzaileek erabakitako ahozkoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, mintzamena eta idazmena neurtzeko ariketak izango dira. Froga bakoitza "gai" edo "ez gai" baloratuko da. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ahal izateko, azterketariek zati honek dituen atal guztiak egin beharko dituzte, eta atal horietan guztietan "gai" emaitza lortu beharko dute. Azken emaitza orokorra "ez gai" denean, edozein ataletan lortutako "gai" emaitzek ez dute inolako baliorik izango.

Bosgarrena.– Bigarren zatiko frogak egin ahal izateko, aurkeztuko direnek lehen zatiko froga gainditu beharko dute. Hala ere, ez dute egin behar izango lehen zatiko froga, zuzenean bigarren zatiko frogak egingo dituzte, honako kasu hauetariko baten daudenak:

a) Bigarren Oinarriko 2. puntuak aipatzen dituen Ertzaintzako karrerako funtzionarioak.

b) Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko prozesuetan, hau da, 1998ko abenduaren 21eko eta 1999ko uztailaren 30eko Ebazpenen bitartez deitutakoetan, parte hartu eta deialdi horietan zehaztutako lehen faseko froga gainditu dutenak, baina hizkuntza eskakizuna egiaztatu ez dutenak.

c) 1998ko abenduaren 21eko eta 1999ko uztailaren 30eko Ebazpenetan ezarritakoaren arabera, Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatze prozesuetan parte hartu zutenek, deialdian aurreikusitako lehen zatiko froga gainditu zutenek, baina Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ez zuten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek.

III. ATALBURUA

PROZEDURA

Seigarrena.– Eskabideak.

1.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten guztiek Ebazpen honen II. Eranskinean ageri den eskabide-orria bete beharko dute eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari bidali.

2.– Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko, 1999ko uztailaren 30eko Ebazpenaren arabera deitutako prozesua eta gero, Euskal Herriko Polizia Ikastegiak antolatutako ikastaroetan urratsik altuena gainditu zuten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek ez dute eskabide-orria bete beharrik.

3.– Eskabideak aurkezteko epea Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasita, 15 egun naturalekoa izango da.

4.– Eskabideak aurkeztu ahal izango dira zuzenean Euskal Herriko Polizia Ikastegian (Gasteiz-Irun errepidea, 5. Km. 01192 Arkaute-Araba), edo Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eraren baten —urtarrilaren 17ko 4/1999 Legaz aldatu zen 30/1992 Legea—.

Zazpigarrena.– Frogetara onartutako eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak erabakiko du lehen zatiko eta bigarren zatiko frogetan onartutako eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda. Zerrenda hau Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki taulan argitaratuko da.

Zortzigarrena.– Onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak.

Onartu eta bazter utzitako behin-behineko zerrenda Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratzen den biharamunetik aurrera, zazpi egun naturaleko epea izango dute interesatuek, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko. Aipatutako erreklamazioak, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari zuzenduko zaizkio.

Bederatzigarrena.– Onartu eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrenda.

1.– Aurreko oinarriak aipatzen duen epea amaitu ondoren, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak, ebazpen baten bidez, argitaratuko du frogetan onartu eta bazter utzitako behin-betiko zerrenda. Bertan jasotako erreklamazioei dagozkien ebazpenak ere agertuko dira.

2.– Ebazpena Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da. Ebazpen horretan, halaber, frogak zuzendu eta neurtuko dituen Epaimahaia, lehen zatiko frogen eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

Lehen zatiko frogak ezin izango dira egin oinarri honetan aipatzen den Ebazpena argitaratzen de egunetik harako hurrengo zazpi egun naturalak baino lehen.

3.– Bigarren faserako deitzeko eta prozeduran onartuak izan direla adierazteko, seigarren oinarriak (2. zk.) aipatutako dituen izangaien zerrenda, izenak dituena, argitaratzea ez da izango beharrezkoa.

Hamargarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.

1.– Frogetarako Epaimahai Kalifikatzailea berezitasun printzipioan oinarrituta izendatuko da, eta karrerako funtzionario edo langile finkoek osatuko dute. Horietarik gehienek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lanpostuei dagokien 4. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatuta izango dute.

Epaimahai Kalifikatzaile hau lehendakari batez eta lau bokalez osaturikoa izango da, horietariko batek idazkaritza funtzioak beteko ditu; eta, beti ere, bokaletariko bat Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen ordezkaria izango da.

2.– Organo kolegiatuen funtzionamenduaren arautegiak zuzenduko du epaimahaiaren jarduera. Dena den, Epaimahaiak egoki ikusten dituen laguntzaileak izendatu ahal izango ditu, behar dituen aholkularitza eta laguntza teknikoa jaso ditzan.

3.– Deialdiaren prozesuan dauden frogak garatzea, zehaztea eta ebaluatzea Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio. Epaimahai Kalifikatzaile honek autonomia osoz jokatuko du, prozeduraren objetibotasunez arduratuko da eta deialdiaren oinarriak beteko daitezen arduratuko da.

4.– Epaimahaiaren erabakiak Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki taulan argitaratuko dira.

Hamaikagarrena.– Frogak garaztea.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak edo Epaimahai Kalifikatzaileak, eskabide kopurua, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren baliabideak eta zerbitzu beharrak kontuan hartuta, frogak egun edo leku ezberdinetan egitea erabaki ahal izango du.

Hamabigarrena.– Behin-betiko emaitzen argitarapena.

Hamargarren.– Oinarriko 4.zk.an ezartzen denaren kalterik gabe, bigarren faseko frogen behin betiko emaitzak, I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatutakoen azterketariei dagozkienak, Ertzaintzaren Albistarian argitaratuko dira.

Hamahirugarrena.– Oinarri-arau hauetan aurreikusten ez diren gauzetan, Ertzaintzan Euskararen Normalkuntza arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretua aplikatuko da.

II. ERANSKINA

ANEXO II
Agiri hau izenpetzen duenak, Ertzaintzaren I. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA, lortzeko prozesuan parte hartzea eskatzen dizu zuri And. Txit Argi horri. Horretarako deialdia, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak 2000ko otsailaren 29ko Ebazpenean iragarri zuen eta 2000ko......(r)en.....ko EHAA........zenbakian, argitaratu zen. Ondorio horietarako, honako hau dio:

ERTZAINTZAREN I. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGIAZTATZEKO FROGETAN PARTE HARTZEKO

ESKABIDEA 00/1

El que suscribe ruega a V.I. tenga a bien considerarle aspirante para tomar parte en las pruebas de acreditación del PERFIL LINGÜÍSTICO I de la Ertzaintza, cuya convocatoria fue anunciada por Resolución de 29 de febrero de 2000, de la Directora de la Academia de Policía del País Vasco, publicada en el BOPV n.º......de....de............2000, haciéndose constar a dicho efecto lo siguiente:

SOLICITUD PARA LA REALIZACION DE PRUEBA DE ACREDITACION DEL PERFIL LINGÜ ÍSTICO I DE LA ERTZAINTZA 00/1

ABIZENAK / APELLIDOSIZENA / NOMBRE

ERTZAIN ZKIA. / N.º PROFESIONAL

En ............................................., a................... de......................................de 2000.

Izpa. / Fdo.:

EUSKAL HERRIKO POLIZIA IKASTEGIKO ILMA. SRA. DIRECTORA DE LA ACADEMIA

ZUZENDARI ANDEREA DE POLICIA DEL PAIS VASCO


Azterketa dokumentala