Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2000eko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1297

AGINDUA, 2000ko martxoaren 4koa, Jaurlaritzako lehendakariordearena, Jaurlaritzako Lehendakariordetzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Jaurlaritzako lehendakariordearen 2000ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bitartez, sail honetan izendapen askez lanpostu huts bat betetzeko deialdi publikoa egin zen (2000ko otsailaren 4ko EHAA). Bada, deialdi horretako laugarren oinarrian, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Jaurlaritzako Lehendakariordetzako Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzan, M.ª Aranzazu Olavegoya Echevarria goi-kargudunaren idazkari izendatzea (1001 kodea eta 4 dotazioa).

Bigarrena.– Izendapen honek 2000ko martxoaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Administrazioko bidea amaitzen du agindu honek, eta horren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organo berari, jakinarazten den egunetik harako hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gazteiz, 2000ko martxoaren 4a.

Jaurlaritzako lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala