Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000ko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga-Administrazioaren Estatu-Agentzia Badajozeko Ordezkaritza
753

IRAGARKIA, premiamenduzko probidentzi bati buruzkoa.

Abenduaren 28ko Zergei buruzko 230/1963 Legearen 105.6 artikuluan, hau da, abenduaren 30eko 66/1997 Legeko 28.1 artikuluaz berridatzi zen 105.6 artikulu horretan xedatutakoarekin bat, idazki honen bitartez honako hauek jakinarazten dira: batetik, interesatuei edo euren ordezkariei jakinarazpena helarazteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan zaiela helarazi jakinarazpena —Administrazioari ezin zaio egotzi inolako kausarik horretan—; eta, bestetik, ondoren zehaztutako jakinarazpenak egiteke daudela argitara ematen dela, idazki honen bitartez:

– Jakinarazpenik ez duten zordunen zerrenda: eranskinean agertzen direnena.

– Jakinarazpenak eragiten dituen prozedura: Premiamenduzko Administrazio-Prozedura.

– Izapideen ardura duen organoa: Diru-bilketa Organoa, Ordezkaritza honetakoa.

Egiteke dagoen jakinarazpena gauza dadin, Zerga-Administrazioaren Estatu-Agentziak probintzia honetan dauzkan edozein bulegotako Biru-bilketa Unitatean, agertu beharko dute eranskinean agertzen diren zordunek edo behar bezala kreditatutako euren ordezkariek, eta agertu ere, idazki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hamar eguneko epearen barruan, astelehenetik ostiralera bitartean eta 9:00etatik 14:00etara bitartean. Hona hemen bulego horien helbideak:

– Don Benito. Alonso Martín, 16.

– Mérida: Plaza de Santa María, 5.

– Zafra: Avda. Antonio Chacon, z/g.

– Badajoz: Paseo de San Francisco, 17.

Aipatutako zordunak edo behar bezala kreditatutako euren ordezkariak, gorago zehaztutako epearen barruan, agertzen ez badira, eurei dagokien jakinarazpena eginda dagoela kontsideratuko da, agertzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera hain zuzen ere.

Badajoz, 1999ko abenduaren 16a.

Bulegoko burua,

RAFAEL DÍAZ GARCÍA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala