Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000ko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga-Administrazioaren Estatu-Agentzia Valladolideko Ordezkaritza
752

IRAGARKIA, agertzeko zenbait zitaziori buruzkoa.

Interesatuei jakinarazpena helarazteko ahalegin bi egin badira ere, ezin izan dira egin jakinarazpenak —Zerga-Administrazioari ezin zaio horren errurik egotzi—. Eta abenduaren 30eko Zergei buruzko Lege Orokorraren 105. eta 126 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta bai Arlo Sozialeko, Administratiboko eta Fiskaleko Neurriei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legeaz egindako aldakuntzekin ere, iragarki honen bitartez, interesatuei edo euren ordezkariei zitazioa egiten zaie, hala, presente direla, jakinarazpena egin dakien.

Prozedura: Administrazio-premiamenduzkoa.

Izapideen ardura duen organoa: Diru-bilketa Bulegoa.

Lekua: Zerga-Administrazioaren Estatu-Agentziaren Ordezkaritza, Madrid pl., 5. Valladolid.

Epea: iragarki hau aldizkari ofizial egokian argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik harako 10 egunen barruan, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara bitartean eta astelehenetik ostiralera bitartean. Agertzeko ezarritako epea amaitu, eta agertu ezean, legezko ondorioei dagokienez, jakinarazpena egin dela kontsideratuko da, delako epea amaitu eta hurrengo egunetik hara kontsideratu ere.

Egin gabeko jakinarazpenak agiri honen zerrendan agertzen dira.

Valladolid, 1999ko abenduaren 2a.

Dirubilketa Bulegoko burua,

GERARDO ARRANZ SANGUINO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala