Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000eko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
751

IRAGARKIA, urtarrilaren 26ko 16/00 Foru Aginduarena, Andrés Iraculis Miguel jaunak aurkeztutako errekurtsoari buruzkoa. Zubitoko Plan Partzialari dagokionez, Aiarako Ordezko Arauak behin betikoz onartzearen kontrakoa da errekurtso hori.

Herrilan eta Hirigintza diputatuak ondoko Foru Agindua eman du, hona hemen bere xedapenezko zatia:

"Lehenengoa.– Herrilan eta Hirigintza diputatuak azaroaren 12an emandako 254/1999 Foru Aginduaren kontra aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, Andrés Iraculis Miguel jaunak aurkeztutakoa, zati baten onartzea. Azaroaren 12 agindu horren bitartez, Zubitoko Egoitzatarako Plan Partzialari dagokionez, baldintza batzuekin onartu egin ziren Aiara Udalerriko Planeamenduko Ordezko Arauak. Errekurtso hori zati baten onartzea hauxe da: lurzoru ez-urbanizagarriarekin muga egiten duen ipar-ekialdeko bidearen espaloia sektorearen hirigintza-karga izan dadila ez exijitzea; sektorearen ekialdeko bideak 5 m-ko zabalera izan dezala ez exijitzea —3,75 m-ko zabalera izan beharko du, nahiz eta bere espaloiak gutxienez 1,80 m-ko zabalera izan behar luzera guztian—. Horretaz gain, sektoreko zirkulazioei buruzko azterlan bat aurkeztu beharko da.

Bigarrena.– Gainontzeko asmoei dagokienez, errekurtsoari ezezkoa ematea.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historian argitaratzea ebazpen hau."

Foru Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke bere aurka, argitaratzen den egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan hain zuzen, halaxe xedatzen baita Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa Arautzen duen Legeko 46.1 artikuluan.

Horretaz gain, bidezko jotzen den beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Herrilan eta Hirigintza diputatua,

ANTONIO AGUILAR MEDIAVILLA.


Azterketa dokumentala