Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000eko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
749

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren azaltzen diren espedienteei buruzkoa.

Jesús Monreal Zia, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak emandako

EDIKTUA

Beherago aipatzen diren diru-laguntzen espedienteen onuradunei ezin izan diegu jakinarazi espresuki dokumentazio-errekerimendua, Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 20ko 2/1998 Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa betetzeko asmoz (kontratazio mugagabeak bultzatzeko neurriak arautzen ditu aipatutako dekretuak). Hona hemen onuradunei eskatu behar zaizkien dokumentuok: diruz lagundutako kontratua egin zaien edo behin-behingo kontratua mugagabe bihurtu zaien langileen soldaten ordainagirien kopiak; Gizarte Segurantzaren kotizazio-dokumentuen kopia (TC1 eta TC2 orriak), diruz lagundutako jarduera egin zen hilabetean eta handik hamabi hilabeterako hilekoak izan behar dute orri horiek; entitate kontratatzailea kooperatiba bat bada, bazkideen zerrenda; eta Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren edo kooperatibei dagokien erakundearen ziurtagiri gaurkotuen bi ale. Hori guztia, dekretu arautzaileko 9. eta 10. artikuluek ezarri bezala, eta honakook egiaztatzeko: kontratatutako pertsonak jarraitzen duela lanean enpresan; kontratazio horren bidez edo behin-behingo kontratua mugagabe bihurtzearen ondorioz lortutako enplegu-kopurua mantendu egiten dela; eta enpresak zerga-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak beteak dituela. Aipatutako jakinarazpena bueltatu digute honako arrazoiren bat dela medio: espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako; eskatzaileak helbidea aldatu duelako aldaketa horren berri, jakinarazpen ondorioetarako, eman gabe; edo beste arrazoiren bat dela medio. Hori dela-eta, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, arestian aipatu Legearen 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen gainerako xedapenak betez, argitaratzen den egunaren biharamunetik 15 egun balioduneko epea emanez, lehen aipatutako dokumentuak Enplegu eta Prestakuntzako Zuzendaritzan (Hona hemen helbidea: Donostia kalea z/g Vitoria-Gasteiz PK: 01010) aurkezteko, bai zuzenean edota baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Era berean, ohartarazten dugu errekerimendu hau bete ezean edo adierazitako epea igarota betetzen bada, eskatzaileak izapide horretarako daukaten eskubidean atzera egindakotzat deklaratu ahal izango direla Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 76. artikuluaren arabera, eta hori gertatuz gero, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko dela, Dekretu arautzaileko 22. eta 23. artikuluetan ezarritakoa beteaz.

ESPEDIENTE-ZK. ONURADUNA

B-0270-0430-98CI León Moya Juan

Vitoria-Gasteiz, 2000ko otsailaren 8a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala