Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000eko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
748

IRAGARKIA, 42/00 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bidali dela jakinarazi eta interesatuta dauden beste guztiei epea jartzeko.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie María Isabel Agueda Saiz andreak 42/00 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, urriaren 19ko 357/1999 Dekretuaren aurka. Dekrrtu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko, Zereginen Ikaskuntzarako Ataletako eta Helduen Hezkuntzako Herri Ikastetxeetako Maisu-Maistrentzako Lanpostuen Zerrendak onartu ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren indarrez, interesatu guztiei bederatzi eguneko epea jartzen zaie aipatutako autoetan pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko otsailaren 2a.

Sailburuaren Kabinetearen zuzendaria,

JON ANDER ARRIETA BERASARTE.


Azterketa dokumentala