Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000eko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
747

EBAZPENA, 2000ko urtarrilaren 31koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 9/00 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez kontratu bat adjudikatuko da, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolarako aldi bereko itzulpen-ekipoa erosteko dena.

1.– Kontratua eskaintzen duena:

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Gaietako Errektoreordetza. Unibertsitateko Campusa E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa. 94 601 20 01- Faxa. 94 480 11 90.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.

2.– Kontratuaren gaia:

a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi preskripzio teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: ohikoa

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 3.500.000 PTA (21.035,42 euro), BEZ barne.

5.– Behin-behineko bermea: 70.000 PTA (420,71 euro).

6.– Dokumentuak eta argibideak:

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2000ko martxoaren 17ko 13:00etara arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarrien orriak.

8.– Eskaintzak aurkezteko:

a) Azken eguna: 2000ko martxoaren 17ko 13:00etara arte.

b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orriak.

c) Aurkezteko lekua: UPV / EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (Arriola pasealekua, 2 eta Ignacio M.ª Barriola Eraikinera Elhuyar plaza – Donostia-San Sebastián), eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 – Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 16:30etara, eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara. Edonola ere, eskaintzak aurkezteko azken egunean 13:00etara arte izango da.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ikusi preskripzio teknikoak.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: 2000ko martxoaren 22an.

c) Ordua: 10:30etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

11.– Interneteko helbidea: http:/www.ehu.es/contratacion_compras/

Leioa, 2000ko urtarrilaren 31.

EHUren 1997ko maiatzaren 13ko Erabakiaz bat sinatua.

Gerentea,

MOISES GURIDI ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala