Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000eko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Eusko Legebiltzarra
738

IRAGARKIA. Eusko Legebiltzarreko eraikin eta lokaletako garbiketa-zerbitzuak kontratatzeko lehiaketa publikoa. Presako tramitazioa (Esp. 06-400-00).

Mahaiak, 2000ko otsailaren 15eko bileran, onetsi egin ditu lehiaketa publiko horren oinarriak.

Legebiltzarraren Araudiko 97. artikuluan xedatutakoa betez, agintzen dut erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

Xedea: iragarkiaren buruan esaten dena.

Aurrekontua gehienez ere honako hau izango da: 55.000.000 pezeta.

Burutzeko epea: urtebete, lehiaketa esleitzen denetik.

Oinarrien eskuraketa: Oinarri Teknikoak eta Administrazio Klausula Zehatzak lehiatzaileen eskueran aurkitzen dira:

– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, Vitoria-Gasteizko Becerro de Bengoa kalean, z.g. (posta-kodea 01005), 09:00etatik 14:00etara.

– Eusko Legebiltzarraren web orrian (http://parlamento.euskadi.net), "Azken ordua / Prentsa zerbitzua (Lehiaketak eta oposizioak)" apartatuaren barruan, PDFn sortutako dokumentua.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: proposamen ekonomikoak, Administrazio Klausula Zehatzen I. eranskin gisa ematen den ereduaren arabera eginak, norberak ekarrita nahiz klausula horien 7.2 puntuko azken lerroaldean aurreikusitako eran aurkeztu beharko dira Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) 09:00etatik 14:00etara, 2000ko martxoaren 3ko 14:00ak baino lehen.

Proposamenak irekitzeko ekintza Eusko Legebiltzarreko 2. aretoan egingo da, jendaurrean, 2000ko martxoaren 6an, 12:30ean.


Azterketa dokumentala