Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000eko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
735

EBAZPENA, 2000ko otsailaren 2koa, Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatoko lehendakariarena, Urdaibai Biosfera Erreserbaren eremuko udalerrietako alderdi politikoei dei egiten diena aipatutako Patronatoan dituzten ordezkariak hautatzeko hautagai-zerrendak aurkezteko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean, pasa den 2000ko urtarrilaren 8an jarri da indarrean abenduaren 21eko 446/1999 Dekretua, Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatoan udal ordezkariak hautatu eta izendatzeko arauak finkatzen dituena.

Aipatutako Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen da nola izendatu Patronatoko udal ordezkariak, Urdaibaiko Legearen -urriaren 31ko 15/1997 Legeak aldatuaren- 18. eta 19. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz: Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eremuko hogeita bi udalek udal horietako alkate eta zinegotzi guztietatik sei ordezkari izendatuko dituzte plenorako eta bi batzorde iraunkorrerako, aipatutako Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako prozedurarekin bat etorriz.

Horrela, eta Dekretuaren 4. artikuluak Patronatoko lehendakariari horretarako eskumena ematen dionez,

Honen bitartez, hau

EBATZI DUT:

Urdaibai Biosfera Erreserbaren eremuko edozein udaletan ordezkapena duten talde politiko guztiei deitzea Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatoan udal ordezkariak hautatzeko hautagai-zerrendak aurkeztu ditzaten. Ordezkariak hautatu eta izendatzeko arauak finkatzen dituen abenduaren 21eko 446/1999 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritako modu eta betekizunekin gauzatu beharko dira hautagai zerrendak.

Hautagi-zerrenda horiek Urdaibai Biosfera Erreserbaren egoitzan aurkeztu beharko dira 2000ko martxoaren 8ko 13:00ak baino lehen helbide honetan: Udetxea Jauregia. Gernikatik Lumorako errepidea (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo, 2000ko otsailaren 2a.

Urdaibai Biosfera Erreserbako

Patronatoko lehendakaria,

FRANCISCO JOSE ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala