Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000eko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
734

EBAZPENA 2000ko urtarrilaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Berroeta baserria Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari ondasun horren mugaketa erasteko dena eta espedientea jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19 artikuluen babespean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Berroeta baserriak daukan kultura-interesa dela eta, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 1999ko abuztuaren 11ko Ebazpenaz Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera eman zitzaion.

Azterturik, baita ere, aipatu Ebazpenak ez zuela babestutako ondasunaren mugaketarik azaltzen, zehaztapen hau Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen arabera egin beharrekoa izanik, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek aurkezturiko Ebazpen Proposamenari jarraituz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehena.– Proposamen honekin batera doan Eranskinean agertzen den mugaketa Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Berroeta Baserria Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko hasiera emandako espedienteari eranstea.

Bigarrena.– Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Berroeta baserria Euskal Kultura Ondarearen Zerrendan monumentu kategoriarekin sartzeko espedientea jendaurrean jartzea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 20 eguneko epean alegazioak egin eta egokitzat jotzen diren agiriak aurkeztu ahal izateko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84 eta 86 artikuluetan oinarrituz. Aipaturiko espedientea Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian dagoen Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunei, Ormaiztegiko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari jakinaraztea, jakinarazpena egin eta 15 eguneko epean alegatu eta egokitzat jotzen dituzten agiriak eta frogagiriak aurkeztu ahal izateko.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak Ebazpen horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 31.

Kultura, Gazteria, eta Kirol sailburuordea,

IMANOL AGOTE ALBERRO.

ERANSKINA / ANEXO
ERANSKINA

a) Mugaketaren justifikazioa.

Ezarritako mugaketa baserriaren eraikitako bolumena bere nekazal ingurunean hautematea eta aipatu ingurunearekin duen erlazioa mantentzea bermatzeko beharrezko iritzitakoa da.

Baserriaren beraren lur-zatian oinarrituz, hau lursail horretan elementu fisikoen bidez mugatua gelditzen da, hala nola, herribidea, errekatxoa eta hesia, horrela baserria familiaren produkzio unitate bezala eta honek ingurunearekiko duen zuzeneko erlazioa ulertzeko ingurune egokia eta beharrezkoa lortuz.

b) Mugaketa.

Babesgunearen Iparraldea baserriaren sarbidea den bidearen ardatza jarraituz mugatzen da, Berroeta baserriaren ondoko Agerre baserriaren sarbiderako bidegurutzeraino. Ekialdea Agerre baserriaren sarbidearekin eta lursaila zeharkatzen duen errekasto txiki batez eta errekastoaren marra jarraitzen duen zuhaitz lerro batekin mugatzen da. Hegoaldeko muga erreka hau eta lurzoruaren maila aldaketa guneak ematen dute eta mendebaldekoa txarrantxazko hesiak, zeina bide batez larrerako gunea baratzetara zuzenduetakoetatik bereizteko erabiltzen baita.

Berroeta Baserriaren mugaketa eranskin honetako planoan azaltzen da.


Azterketa dokumentala