Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2000eko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
726

34/2000 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuordea izendatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko otsailaren 15ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Miguel Ángel Delgado Gonzalo jauna Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuorde izendatzea.

2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko otsailaren 15ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala