
32. zk., 2000eko otsailaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
707
EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruz.
Jesús Monreal Zia jaunak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak, honako ediktu hau ematen du:
EDIKTUA
Beherago aipatzen den diru-laguntzako espedientearen onuradunak ez zuen, ustez, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 24ko 305/1996 Dekretuaren (Autoenplegua sustatzeko neurriak arautzen dituenaren) 12. artikuluan ezarritakoa bete, zeren eta ez baitzuen bidali emandako diru-laguntza likidatzeko eskatutako dokumentazioa. Izan ere, ez da zuzena espedientean ageri den helbidea, eskatzailea aldatu egin delako helbidez, jakinarazpenei begira aldaketa horren berri eman ez duelarik, edo beste zernahi arrazoirengatik. Eta, horren ondorioz, dekretu horren babesean emandako diru-laguntzaren itzulketa hasteko espedientearen probidentziari buruzko jakinarazpena espresuki ematea ezinezkoa izan denez, orain, ediktu hau argitaratzen denetik 15 egun balioduneko epea ematen da, interesatuak zuzenbidez bidezkotzat eman ditzakeen alegazioak aurkez ditzan Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza honen aurrean, nahiz zuzenean nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein baliabideren bitartez. Eta, horretarako, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, arestian aipatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 59.4 artikulua eta honekin batera datozen gainerako Xedapen aplikagarriak betetzeko.
ESPEDIENTE Zk. ONURADUNA
B-0041-0061/97 A Najib El Bay
Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 25a.
Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,
JESÚS MONREAL ZIA.
RSS