Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2000eko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
703

LEHIAKETA. Iragarkia, Pobreziari eta Gizarte-Desberdintasunei buruzko 2000ko Inkesta egiteko kontratua esleitzeko (Esp.: T-A-4/2000).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Kabinetearen Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: T-A-4/2000.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan ageri dena; ez da aldaerarik nahiz beste aukerarik onartuko.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: behin betiko fidantza jarri ondoren, lau (4) hilabete, esleipenaren jakinarazpena jasotzen den egunetik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: berehala egitekoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 20.000.000 (hogei milioi pezeta) (BEZ barne) (120.202,42 euro).

Kontratuaren kontu-unitatea: kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan. Eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (1. solairua, Lakua I, B gunea).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: (945) 01 94 06.

e) Faxa: (945) – 01 91 09.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2000ko martxoaren 1a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: lizitatzaileek kaudimen ekonomiko, finantziero eta tekniko edo profesionala egiaztatu beharko dute, berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan jarritakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko martxoaren 2a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, "A", "B" eta "C" aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan eskatutako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (1. solairua, Lakua I, B gunea).

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (1. solairua, Lakua I).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2000ko martxoaren 2a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak. Pleguetan azaltzen dira.

11.– Iragarkiaren gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko otsailaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI EZKURRA YURREBASO.


Azterketa dokumentala