
32. zk., 2000eko otsailaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
702
LEHIAKETA. Iragarkia, "Oñatiko Barnetegia jagoteko segurtasun zerbitzua" helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C02/42/1999 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.-
a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: C02/42/1999.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.-
a) Helburua: Oñatiko Barnetegia jagoteko segurtasun zerbitzua.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Oñatiko Barnetegia.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): behin betiko fidantza gordailatzen denetik, 2000ko abenduaren 31ra arte, oinarri teknikoen pleguko IV. klausulan azaltzen den egutegiaren arabera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.-
a) Izapideak: presakoak, 1999ko abenduaren 14ko Ebazpenaz.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.-
Guztira: 3.450.000 PTAkoa (20.734,92 euro) da orotariko aurrekontua, aleko prezio hauek kontuan hartuz:
1.900 PTA (11,42 euro)/eguneko ordua.
2.100 PTA (12,62 euro)/gaueko ordua.
Kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan. Eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.
5.– Fidantzak.-
Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.-
a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 89 27.
e) Faxa: 945 01 90 18.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2000ko martxoaren 1a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.-
a) Sailkapena: ez.
b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 19. puntuan daude zehaztuta.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.-
a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko martxoaren 1eko 10:00ak aurretik.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan daude zehaztuta.
c) Aurkezteko lekua:
1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
2. Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak (lehiaketa): ezingo da aldaerarik aurkeztu.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gora-beherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.-
a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2000ko martxoaren 2a.
e) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkiaren gastuak.– Esleipendunak ordainduko ditu Administrazioak finkatutako eran.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).– Ez.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko otsailaren 3a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
RSS