Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2000eko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
700

LEHIAKETA. Iragarkia, funtzionarioei "Argidazten" ikastaroak ematea eta udal espedienteak euskaraz gertatzea helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C02/43/1999 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.-

a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: C02/43/1999.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.-

a) Helburua: funtzionarioei "Argidazten" ikastaroak ematea eta udal espedienteak euskaraz gertatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): Administrazioak hasteko agindua idatziz ematen duenean hasiko da, egundo ere ez kontratistak behin betiko fidantza gordailatu baino lehenago, eta 2000ko abenduaren 31ra arte iraungo du, baldintza teknikoen pleguko 4. puntuan azaltzen den egutegiaren arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.-

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.-

Guztira: 5.350.000 PTA (32.154,15 euro).

5.– Fidantzak.-

Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.-

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua).

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 89 50.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2000ko otsailaren 29a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.-

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko 2.1 puntuan eta berariazko klausula administratiboen pleguko 19.2 puntuan exigitutako kaudimen finantzarioa eta ekonomikoa eta gaitasun teknikoa frogatu beharko ditu lizitatzaileak "b" kartazalean.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.-

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko martxoaren 1eko 10:00ak aurretik.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. puntuko edukia jasotzen duten hiru kartazal (A, B eta C) aurkeztu beharko dituzte.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2. Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua).

3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak (lehiaketa): ezingo da aldaerarik aurkeztu.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gora-beherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.-

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2000ko martxoaren 1a.

e) Ordua: 12:30.

10.– Bestelako argibideak: Kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan. Eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

11.– Iragarkiaren gastuak.– Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).– Ez.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko otsailaren 3a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala