
32. zk., 2000eko otsailaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
697
AGINDUA, 1999ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1999/2000 ikasturterako hezkuntza-itun berriak sinatzearena ebazten duena.
1999/2000 urterako hezkuntza-itun berriak sinatzeko deialdia egin zen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1999ko uztailaren 27ko Aginduaz, egin ere.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu dira, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lurralde-Ordezkaritzek proposamenak aurkeztu dituztelarik, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen I. eranskinean zehaztutako ikastetxearekin hezkuntza-ituna —1999/2000 Ikasturterakoa— sinatzeko eskaria onartzea.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko 1999rako aurrekontuetan jasotzen dira itunpeko ikastetxeei eusteko moduluak. Bada, I. eranskinean zehazten diren kopuruak, aipatu moduluen arabera kalkulatu dira.
2000. urteko ekitaldirako Aurrekontuen Legeak zehaztu ditzan moduluak erabiliaz egokitu egin beharko dira: 2000ko lehen zortzi hilabeteei dagozkien kopuruak.
Hirugarrena.– Ebazpen honetan zehazten diren kopuruak, gorenekoak dira, eta euretan irakasleen soldatak sartzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ordainduko ditu langileen soldatok, urriaren 19ko 289/1993 Dekretuak jasotzen dituen mailetan, ordaindu ere. Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan, ordainketa eskuordetua egiteko sistema arautzen da, aipatu 289/1993 Dekretuaren bitartez. Hala ere, goian esandakoak ez du eragotziko: ikastetxeko titularrak eta irakasleak finkatu dezaten lan-harremana. Modulu ekonomikoan jasotzen diren gainontzeko kopuruak ikastetxeei eurei ordainduko zaizkie.
Laugarrena.– Agindu honen II. eranskinean zehaztutako ikastetxe pribatuek, hezkuntza-itunak —1999/2000 ikasturterakoak— sinatzeko egindako eskabideak ezestea.
AZKEN XEDAPENA
Nahi izanez gero, agindu honen kontrako berraztertze-errekurtsoa aukez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan; edo administrazioarekiko auzi-errekurtso aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan, aurkeztu ere.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko abenduaren 30a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
I. ERANSKINA
Udalerria Ikastetxea Maila Modulua Unitateak Eredua Kopurua
Bilbao Co. Umedi Haur hezkuntza Betea 1 A 6.435.744
II. ERANSKINA
ZIOAK
1.– Ez ditu konplitzen eskolatze-betebeharrak.
2.– Administrazio-baimenik ez izatea.
3.– Ratioa ez betetzea.
4.– 1999/2000 ikasturtean ez du izango jarduera akademikorik.
5.– Hezkuntza-zikloak: Sailak 1999/2000 ikasturterako egindako egitasmoetan sartzen ez direnak.
Udalerria Ikastetxearen izena Maila Zioa
Langraiz Oka Co. San José DHB. (1. zikloa) 1
DHB. (2. zikloa) 1
Irun Stanley LH. II 1
GHL. 1 eta 3
Bilbao C.Arte Plasticas F.A.P.. GHL. 2 eta 4
Bilbao Centro F.P. Fernando GHL. 4
Bilbao Formatik Center GHL. 4
Bilbao Hnos. Larrinaga GHL. 1 y 3
Bilbao INUTEC GHL. 5
Derio CESEI GHL. 4
Durango Ibaizabal Ikastola Batxilergoa 2
RSS