
32. zk., 2000eko otsailaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Gipuzkoako Foru Aldundia
694
IRAGARKIA, 19 suhiltzaile lanpostu betetzeko lehiaketa-oposiziorako deialdiari buruzkoa.
2000ko otsailaren 3ko 22 zk Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Diputatuen Kontseiluak 2000ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakia argitaratu da, hain zuzen ere 1999ko maiatzaren 18an onartutako Enplegu Publikoko Eskaintza aldatzekoa, eskainitako suhiltzaileen lanpostuak 11tik 19ra gehituz.
Era berean Suhiltzaile Zerbitzuko 19 suhiltzaile lanpostu betetzeko deialdia eta hautapen proben oinarriak argitaratu dira. Lanpostuak Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Suhiltzaile Zerbitzuko klasea, suhiltzaile kategoria eta D sailkapen taldekoak dira eta lehiaketa-oposizio irekiaren bidez beteko dira.
Instantziak aurkezteko epea hogei egunekoa izango da iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera.
Deialdi honen inguruko gainerako iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Foru Aldundiko iragarki taulan argitaratuko dira, oinarrietan adierazitako moduan.
Donostia-San Sebastián, 2000ko otsailaren 3a.
Lehendakaritzako idazkari teknikoa,
JORGE BALERDI GIL DE GÓMEZ.
RSS