
32. zk., 2000eko otsailaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
693
EBAZPENA, 2000ko urtarrilaren 5ekoa, Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariarena, Estatuko Justizia Idazkaritzaren 1999ko abenduaren 20ko agindua, Auzitegietako Medikuen Kidego Nazionalean sartzeko hautaprobetarako deia egin zuen 1998ko azaroaren 19ko Agindua aldatzekoa, argitaratzen duena.
Aginte Judizialaren Lege Organikoaren 455. artikuluan eta Auzitegietako Medikuen Kidego Nazionalaren Araudi Organikoaren 4. artikuluan xedatzen denez, hautatzeko prozesuetarako deialdiak Justizia Ministerioak onartuko ditu, autonomia erkidegoek txostena eman ondoren, eta Justizia Administrazioko langileen eskualdaketa jaso duten erkidegoetan gauzatuko dira.
Aipatutako Araudiaren 4.5 artikuluak finkatzen duenez, halaber, deialdiaren arauak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egun berean argitaratuko dira autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Nolanahi ere, egun berean argitaratzea ezinezkoa denean, deialdian jarritako epe-mugak eta epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasiko direla ohartarazten du.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuaren 14 a) 1 artikuluak —Justizia Administrazioko langileei dagokienez, Giza Baliabideak Antolatzeko Zuzendaritzak dituen egitekoak ezartzen baititu— ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Estatuko Justizia Idazkaritzaren 1999ko abenduaren 20ko agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, hain zuzen ere, Auzitegietako Medikuen Kidego Nazionalean sartzeko hautaprobetarako deia egin zuen 1998ko azaroaren 19ko Agindua aldatu zuena. Ebazpen honen I. eranskin gisa argitaratzen da agindu hori.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 5a.
Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendaria,
JULIÁN ASURMENDI BARRIO.
2000KO URTARRILAREN 5EKO EBAZPENAREN
I. ERANSKINA
1999KO ABENDUAREN 20KO AGINDUA,
ESTATUKO JUSTIZIA IDAZKARIARENA, 1998KO AZAROAREN 19KO AGINDUA ALDATZEKOA.
AUZITEGIETAKO MEDIKUEN KIDEGO
NAZIONALEAN SARTZEKO HAUTAPROBETARAKO DEIA EGIN ZUEN AGINDU HORREK.
1998ko azaroaren 19ko aginduaz (abenduaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Auzitegietako Medikuen Kidego Nazionalean sartzeko hautaprobetarako deia egin zen. Prozesua arintzeko 2.2.3, 9.2, 9.4 eta 10.1 oinarriak aldatzea beharrezkoa denez, Estatuko Idazkaritzak oinarriok aldatzea erabaki du. Honela geratuko dira:
2.2.3. oinarria.– Ikasketa Juridikoen Madrilgo Zentruko kurtso hori egin bitartean, ordainketei begira, praktiketako funtzionariotzat hartuko dira Auzitegietako Medikuen Kidego Nazionaleko kide izan nahi duten hautagaiak, horrelaxe baitago aginduta Ikasketa Juridikoen Zentroaren araudiko 56. artikuluan.
9.2. oinarria.– 1. epaimahaiak oposizioko derrigorreko ariketak gainditu dituzten hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du. Zerrenda hori puntuazioaren arabera ordenatuko da lurralde eremu bakoitzean, eta derrigorreko ariketan lortutako puntuazioa borondatezko ariketan lortutakotik bereizita jarriko da. Eremuka deitutako lanpostu kopuruaren parekoa izango da zerrenda horretan agertuko diren hautagaien kopurua, eta horren kontrako edozein erabaki baliogabea izango da.
9.4. oinarria.– Behin-behineko zerrendaren aurka aurkeztutako alegazioak epaimahaiak aztertu ondoren, Estatuko Justizia Idazkaritzara bidaliko du zerrenda. Idazkaritzak erabakia hartuko du, zeina Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak deitu dituzten autonomi erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko den. Zerrenda horretan dauden hautagaiei dei egingo zaie deialdi honen 2.2 oinarrian aurreikusitako ikastetxe juridikoen zentroan hautaketa-ikastaroa egin dezaten.
Hautaketa-ikastaroa egiten duten artean, hautagaiak praktiketako funtzionariotzat hartuko dira, Ikasketa Juridikoen Zentroaren araudiko 56. artikuluan agindutakoarekin bat.
Ikasketa Juridikoen Zentroan hautaketa ikastaroa amaituta, Estatuko Justizia Idazkaritzak ebazpen bat —Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da— hartuko du oposizioa gainditu duten hautagaien behin betiko zerrendarekin. Oposizioko derrigorreko ariketetan eta Ikasketa Juridikoen Zentroan egindako ikastaro teoriko-praktikoan lortutako bataz besteko puntuazioaren arabera ordenatuko da zerrenda, eta, behar izanez gero, bereizita jarriko da aukerako proban lortutakoa; berdinketarik gertatuz gero, 9.3 oinarrian ezarritakoa hartuko da kontuan.
10.1 oinarria.– Onartutako hautagaiak —9.4 oinarriko bigarren paragrafoak aipatzen ditu— Ikasketa Juridikoen Zentroaren bidez, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Madril, 1999ko abenduaren 20a.
Estatuko idazkaria,
Eskuordetuta (1996ko urriaren 29ko Agindua)
Zuzendari nagusia,
JUAN IGNACIO ZOIDO ALVAREZ.
RSS