Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2000eko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
346

AGINDUA, 2000ko urtarrilaren 12koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena; merkataritzako artekari kolegiatu izendatzeko dena.

Autonomi Estatutuaren 12.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuak eta otsailaren 16ko 99/1999 Dekretuak ematen dizkidaten aginpideak erabiliz, eta Altxorrerako eta Finantza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, 1999ko urriaren 20an (urriaren 28ko EBO), emandako Ebazpena aztertu ondoren, hots, 1999ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez, Merkataritza Artekari Kolegiatuen artean deitutako lekualdatze-lehiaketa ebazten duen Ebazpen hori ikusi ondoren, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Eduardo Pobes Layunta jauna Gasteizko merkataritza plazako Merkataritzako Artekari Kolegiatu izendatzea; plaza hori hiri horretako kolegioari dagoiona da.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 12a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala