
236. zk., 1999ko abenduaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5358
IRAGARKIA, 211/99 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesatuta dauden beste guztiei epea jartzeko.
Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Juana María Iparraguirre Michelena, Alasne Guridi Umerez eta Guadalupe Goicoechea Iturrioz andreek 211/99 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dutela Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietako 2 zk.ko Epaitegian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak 1999ko uztailaren 21ean, uztailaren 13an eta uztailaren 21ean emandako ebazpenen aurka. Ebazpen horien bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 1999ko ekainaren 25eko Ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ezetsi ziren. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan 1999/2000 ikasturtean ordezpenak egiteko hautagaien behin betiko zerrendak (espezialitatea: pedagogia terapeutikoa) jakinarazteko zen aipatutako ebazpena.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren indarrez, interesatu guztiei bederatzi eguneko epea jartzen zaie autoetan pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 23a.
Kabinetearen zuzendaria,
CLAUDIO SAIZAR BENGOETXEA.
RSS