
236. zk., 1999ko abenduaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5357
IRAGARKIA, 1829/99 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bidali dela jakinarazi eta interesatuta dauden beste guztiei epea jartzeko.
José Luis del Castillo Jiménez jaunak 1829/99 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zk.ko Epaitegian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1999ko martxoaren 4ko Aginduaren aurka, zeinaren bidez EAEko Bigarren Mailako ikastetxeetako lanpostu hutsak zehatzen baitira. Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie aipatutako errekurtsoa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1999ko ekainaren 24ko Agindura hedatu dela; agindu horren bitartez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetako funtzionario irakasleen lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena argitaratzen da.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren indarrez, interesatu guztiei bederatzi eguneko epea jartzen zaie autoetan pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 22a.
Kabinetearen zuzendaria,
CLAUDIO SAIZAR BENGOETXEA.
RSS