Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 1999ko abenduaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
5354

LEHIAKETA PUBLIKOA,»1994-1999 urte bitartean EAEko 5B helburuko nekazal guneen garapenerako Programazio-Dokumentu-Bakarraren azken balorazioa» jasotzen duen txostena gauzatzeari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: AP/02/05/99.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: »1994-1999 urte bitartean EAEko 5B helburuko nekazal guneen garapenerako Programazio-Dokumentu-Bakarraren azken balorazioa» jasotzen duen txostena gauzatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: zazpi milioi pezeta (7.000.000). Berrogeita bi mila eta hirurogeita hamar euro eta laurogei zentimo (42.070,8).

5.– Fidantzak.

Behin betiko fidantza:

Berrehun eta laurogei mila pezeta (280.000). Mila seiehun eta laurogeita hiru euro (1.683 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Errejistroa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 1 eraikina, 3. solairua.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Telefonoa: 945 01 80 00.

e) Faxa: 945 01 97 02.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken egunaren bezpera.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Beste betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazten direnak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita, 13 eguneko epea betetzen den eguneko goizeko hamarrak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A», "B» eta "C» kartazalak aurkeztu behar dira; kartazalok berariazko klausula administratiboen pleguan jasotako edukia izango dute.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Errejistroa.

2.– Helbidea: Donostia kalea 1 ,3. solairua.

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): esleipena gauzatu arte.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da halako aukerarik aurreikusi.

f) Eskaintzak (prozedura mugatua) aurkezteko gonbitea izango zaien enpresen kopurua (goreneko eta gutxienekoa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: agiriak aurkezteko epea agortzen den eguna.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila.

11.– Kontratuaren kontu-unitatea: kontratuaren prezioa finkatzeko kontu-unitatea pezeta izango da, ondorioz, pezetatan aurkeztu beharko du lizitatzaileak bere eskaintza. Eskaintza pezetatan eta eurotan aurkeztea gerta dadinean, pezetatan ematen den diru-kopurua bakarrik hartuko da kontuan; eskaintza eurotan bakarrik aurkeztea gerta dadinean, Administrazioak eskumena du euroak pezeta bihurtzeko.

12.– Iragarki gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko abenduaren 2a.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

LUIS ZARRABEITIA VILLANUEVA.


Azterketa dokumentala