
236. zk., 1999ko abenduaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
5352
DEIALDI PUBLIKOA, Bermeoko udalerriko babes ofizialeko 52 etxebizitzaren itunpeko sustapena esleitzeko (Bizkaia).
OINARRIAK
I.– Xedea.
Bermeoko udalerriko (Bizkaia) U.E-19-3 Burutze-Unitatean babes ofizialeko 52 etxebizitza sustatu eta eraikitzeko III. oinarrian zehaztutako onurak esleitzea du xede deialdi honek, lehiaketa publiko bidez.
II.– Sustapenaren xehetasunak.
A) Lurraren identifikazioa.
Bermeoko La Atalayan dagoen lur-zatia, 8.463 m.2-koa. Honakoak ditu mugakide: Iparraldean bertatik bereizitako 1 lur-zatia, Hegoaldean bertatik bereizitako 2 lur-zatia eta Sagrado Corazón de las Hermanas Carmelitas, Ekialdean San Juan Ataritik La Atalaya ibilbiderako doan eta Eliseo Migoya izena duen herri-bidea, bere izena gaur egun Tonpoi Bidea da, eta 2 zenbakiko funtsa eta, mendebaldean, Monforteko Konde jaunaren oinordetza, gaur Udal Patronatoarena.
– Inskripzioa: 1.010 alea, Bermeoko 215 liburua, 18 orria, 15.330 zenbakiko funtsa.
B) Kokapena, azalera eta hirigintza-parametroak.
1.– Planeamenduan duen kokapena: Bermeoko Antolamendurako Ordezko Arauak. Arauen berrazterketa 1996ko irailaren 11n onartu zen.
2.– Etxebizitzen gutxi gorabeherako azalera erabilgarria: 3.743,61 m.2.
3.– Trastelekuen gutxi gorabeherako azalera erabilgarria: 238,78 m.2.
4.– Atxikitako garajeen gutxi gorabeherako azalera erabilgarria: 1.195,13 m.2.
5.– Atxiki gabeko garajeen gutxi gorabeherako azalera erabilgarria: 2.621,51 m.2.
6.– Lokalen gutxi gorabeherako azalera erabilgarria: 515,88 m.2.
C) Sustapenaren ezaugarri teknikoak.
1.– Babes ofizialeko etxebizitzen kopurua: 52.
2.– Eraiki beharreko trasteleku atxikien kopurua: 52.
3.– Eraiki beharreko garaje atxikien kopurua: 52.
4.– Eraiki beharreko garaje ez atxikien kopurua: 92.
5.– Eraiki beharreko elementuen ezaugarriak:
* Babes ofizialeko etxebizitzei buruz Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden arau teknikoekin bat etorri behar dute. Behin betiko sailkapena lortu beharko dute, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onartutako burutze-proiektuaren arabera.
* Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak sustapenaren zuzendaritza eta ikuskaritza izendatzeko eskubidea izango du.
* Bi eratara burutu ahal izango dira lanak, nahiz artezko sustatze-eraikitze sistemaren bidez nahiz beste eraikuntza-enpresa batek sustatze-eraikitze lan guztiak eginez. Aukeratutako sistema eskaintzan zehaztu beharko da. Lehiatzailearena ez beste eraikuntza-enpresa batek obra osoa egiten badu, eskaintzan enpresa horren nortasuna adierazi eta kontratuaren agiriak aurkeztu beharko dira. Enpresa horiek, halaber, Administrazio Publikoarekin aurrekontu berdineko obrak kontratatzeko eskatzen den sailkapena duela (C-2-e) eta zerga eta gizarte segurantza alorrean egin beharreko ordainbeharrak egin dituela egiaztatu beharko dute.
* Bete beharreko irizpideak kalitateari dagokionez:
– Egurrezko zur-lanak edo metalezkoak, zubi termikoa apurtuta dutela.
– Etxebizitzako zoruak: egurra.
– Gela hezeetako zoruak: gresezko baldosak.
– Ezkilara eta atarietako zoruak: terrazoa.
– Ezkilara eta atarietako hormak: estaldura iraunkorra.
– Klimatizazio eta osasun ur beroko instalazioak, gasez hornitutako galdara (gas bideratua edo bildua), zirkuitu berogaitzak eta xaflazko erradiadoreak.
– Osasun-instalazioak: aparailu guztiekin, bloke bakarreko iturriak eta guzti.
– Sukaldeko altzariak, harrikoa egiteko altzaria eta lau suko plaka.
* Eraikuntza amaitu ostean Babes Ofizialeko Etxebizitzak dioen plaka bat jarri beharko da. Dagokion Lurralde Ordezkaritzan izango du eskuragarri sustatzaileak plaka hori, trokelatu ahal izateko. Trokelatu eta jartzeko lanak sustatzaileak berak ordainduko ditu.
* Sustatu beharreko babes ofizialeko 52 etxebizitzetatik Bermeoko Udalak 5 eskuratuko ditu.
6.– Burutu beharreko hiriketaren ezaugarriak: Lehiaketa publikoaren esleipendunak, alde batetik, lur-zatiaren hiriketa osagarria egin beharko du, eraikuntza burutzeko proiektuan adierazten denari jarraituz eta, bestetik, Hiriketa Proiektuan jasotakoa. Horietarako proiektuak sustapenaren esleipendunari emango zaizkio. Hiriketek, nolanahi ere, baldintza tekniko eta juridikoen pleguko III.3.D. idaz-zatiari eutsi beharko diote.
7.– Epeak:
Lehiaketa esleitu eta gehienez ere hilabeteko epearen barruan, eraikitzeko udal baimenaren eskabidea eta babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioaren eskabidea aurkeztu beharko ditu azaleradunak.
Babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa jasotzen duenetik hasita, gehienez ere hilabeteko epean, proiektatutako lana eraikitzen hasi beharko du azaleradunak.
Babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa jasotzen duenetik hasita, gehienez ere 24 hilabeteko epean, eraikuntzaren burutze lanak amaitu beharko ditu azaleradunak bai eta babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikazioa eskatu ere.
D) Sustapenaren ezaugarri ekonomikoak.
1.– Esleipenaren edo lehenengo salmentaren gehienezko prezioa, etxebizitzako azalera erabilgarriaren metro karratu bakoitzeko: deialdi publikoa EHAAn argitaratzen den egunean indarrean dagoen oinarrizko prezioaren 1,2 halako.
2.– Esleitu edo lehenengo eskualdaketan saltzeko atxikitako eranskinen gehienezko prezioa, azalerako metro karratu erabilgarriko: oinarrizko prezioaren 0,6 halako metro karratuko.
3.– Kontrataren gutxi gorabeherako aurrekontua, BEZ barik:
– Babes ofizialeko etxebizitzak: 592.787.397 PTA.
– Hiriketa: 130.733.200 PTA.
4.– Sustatzaileari metro karratuko emango zaion mailegu kualifikatuaren gehieneko zenbatekoa: etxebizitzen alorreko finantza neurriei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozkoa.
5.– Lehenengo eskualdaketako etxebizitzen hartzaileek bete beharreko baldintzak: lehenengo eskualdaketako etxebizitzen hartzaileek bete beharreko gutxieneko baldintzak eta aukeraketa prozedura Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak zehaztuko ditu, agindu baten bidez.
III.– Sustapenak eskaintzen dituen onurak.
A) Azalera-eskubidea eratuko da eta horren ordaina honakoa izango da:
Azalera-eskubidea sortzen duen eskritura publikoa egiten den egunean 1.000.000 pezetako diru-zenbatekoa eta dagokion BEZ ordainduko zaizkio Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.
B.– Laguntza teknikorako emango den gehienezko dirulaguntza: esleipendunari eraikuntza burutzeko proiektua eta hiriketa-proiektua emango zaizkio.
C.– Hiriketarako gehienez 130.733.200 PTAko dirulaguntza emango da.
D.– Jaso beharreko gehienezko diru-zenbateko hori (130.733.200 PTA) honako urteetan banatuko da: 30.733.200 PTA 2000. urtean, 50.000.000 PTA. 2001. urtean eta 50.000.000 PTA. 2002. urtean.
IV.– Onurak jasotzeko modua.
A.– Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aginduarekin batera doan baldintzen pleguan esandakoaren arabera formalizatuko da sustapena kokatuko den lurren azalera–eskubidea.
B.– Burututako lanen egiaztagiria aurkeztu ostean finantzatuko da hiriketa.
V.– Agiriak eta eskaintzak.
Deialdiaren gai den lehiaketa arautzen duten baldintzen pleguak eskaintzagileen eskuragarri egongo dira, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.
Honekin batera ematen den eskaintza-ereduari jarraituz bete behar dira eskaintzak eta administrazio arloko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriekin batera aurkeztuko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Erregistro Nagusian —Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1a, 2. solairua (Lakua II eraikina)—, 2000ko urtarrilaren 24ko 13:30ak arte.
VI.– Eskaintzak irekitzeko tokia eta ordua.
Aurkeztutako eskaintzak 2000ko urtarrilaren 25eko 12:00etan irekiko dira, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Vitoria-Gasteizen dituen bulegoetan —Donostia kaleko 1a, beheko solairuko 0 aretoa (Lakua II eraikina)—.
VII.– Esleipena.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariak erabakiko du III. oinarri–arauan jasotako onurak proposamen abantailatsuenari eman ala lehiaketa esleitzeke uztea, baldintzen pleguetan jasotako baremoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 24a.
Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,
IGNACIO M. ZABALA ZABALA.
ERANSKINA
ESKAINTZA EREDUA
AITORTZEN DU:
I.–
xede duen lehiaketari buruz, .......... zenbakia duen
argitaratu zen iragarpenaz jabetuta dagoela.
II.– Lehiaketa hori arautzen duten baldintza tekniko eta juridikoen plegua, berariazko baldintza administratiboen plegua eta gainerako agiriak ezagutzen dituela eta oso-osoan onartu eta beretzat hartzen dituela.
III.– Berak ordezkatzen duen enpresak indarrean dauden legeek eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela zabaldu, instalatu eta jardunean jartzeari dagokienez.
IV.– Eskaintza honen gai den sustapenari dagokionez, honako ekonomi baldintza hauek eskaintzen dituela:
a) Etxebizitzaren salmenta-prezioa: modulo haztatuaren halako ......... metro karratu erabilgarriko.
b) Atxikitako trastelekuaren salmenta-prezioa: modulo haztatuaren .......... halako metro karratu erabilgarriko.
c) Atxikitako garajearen salmenta-prezioa: modulo haztatuaren ....... halako metro karratu erabilgarriko.
d) Atxiki gabeko garajearen salmenta-prezioa: modulo haztatuaren ....... halako metro karratu erabilgarriko.
e) Eraikuntzaren orotariko aurrekontua:....................
f) Hiriketaren orotariko aurrekontua: ......................
g) Guztirako kostea kontzeptu guztiak sartuta:.........
h) Sustapen sistema:
i) Hobekuntzak, baleude. Zehaztapena eta balorazio ekonomikoa: ................................ PTA.
.............., 19...ko ......................ren ..... .
Izta.:
NAN:
RSS