Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 1999ko abenduaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5345

LEHIAKETA. Iragarkia, jabego industrialaren alorrean aholkuak ematea eta espedienteak kudeatzea helburutzat duen kontsultoria- eta sorospen-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/35/1999 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.-

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: C02/35/1999.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.-

a) Helburua: jabego industrialaren alorrean aholkuak ematea eta espedienteak kudeatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Espainiako Estatua.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratistak behin betiko fidantza aurkezten duenetik, 2000ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.-

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.-

Guztira: bederatzi milioi (9.000.000) pezetakoa (54.091,09 euro) da gehienezko aurrekontua.

Kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan. Eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

5.– Fidantzak.-

Behin-behineko fidantza: 180.000 PTA (1.081,82 euro).

Behin betiko fidantza: 360.000 PTA (2.163,64 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1999ko abenduaren 23a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.-

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa kreditatu beharko dituzte lizitatzaileek, honako hauek aurkeztuz (APKLko 16. eta 19. artikuluak):

1.– Azken hiru urteetan enpresak burututako lanen zerrendari eta negozio-kopuruari buruzko deklarazioa.

2.– Kontratuan parte hartzen duten talde teknikoaren eta unitate teknikoen deskripzioa, baldin eta kontratistaren enpresakoak badira.

3.– Jabego Industrialeko Agentea-titulua duten pertsonen zerrenda, horiekin lan egiten badute. Agente legetxe izandako alta-eguna adierazi beharko dute.

4.– Azken hiru urteetan burututako zerbitzu edo lanik behinenen zerrenda, zenbatekoak, egunak eta onuradun publiko edo pribatuak adieraziz. Beren-beregi adieraziko dira azken hiru urte-ekitaldietan JIMEn (Jabego Intelektualaren mundu mailako Erakundea) izapidatutako espediente kopurua.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.-

a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko abenduaren 27ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehazten dira.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2.– Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3.– Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua, edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.-

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 1999ko abenduaren 28a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkiaren gastuak.– Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).– Ez.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 24a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala