
236. zk., 1999ko abenduaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
5342
EBAZPENA, 1999ko azaroaren 24koa, Osasun Antolamenduko zuzendariarena, M.ª Asunción Celigueta Crespo andreari farmazia bat sortzeko baimena ematen diona.
Ikusirik farmazia bat sortzeko espedientea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeak (hemendik aurrera O.F.L.) bere hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuta, eta kontutan izanik ondoko
GERTAKARIAK:
1.– O.F.L.aren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, aipatutako legea indarrean sartzen denean, 11. artikuluko irizpideak aplikatzearen ondorioz, farmazia berriak zabaltzeko aukerarik egonez gero, Osasun Administrazioak, ofizioz, hasiera emango die espedienteei, onartuak izan daitezen, espedienteon kopurua eta kokapena zehaztu ondoren.
Ildo horretan, Osasun sailburuaren 1994ko azaroaren 14ko agindu baten bitartez, farmazia-eskualdeak zehaztu ziren. Beraietan da posible, aipatutako legearen 11. artikuluko irizpideak aplikatzearen ondorioz, farmazia berriak zabaltzea.
2.– Aipatu aurreikuspenak betez, Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 13ko 301/1995 Dekretua egin zen, zeinaren bitartez aipatutako hirugarren xedapen gehigarrian adierazten diren farmaziak baimentzeko prozedura ezartzen baita.
Era berean, Osasun sailburuaren 1995eko uztailaren 10eko agindu batez hasiera eman zitzaion xedapen gehigarri horretan aipatzen diren farmaziak sortzeko prozedurari.
3.– Horretarakoxe izendatutako Balorazio Batzordeak 1996ko uztailaren 18an hartutako erabaki batez, lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zen, lehentasun eta puntuazioaren hurrenkerari jarraituz.
Erabaki horren aurka hainbat lehiakidek errekurtso arruntak aurkeztu zituzten. Errekurtso horiek Osasun sailburuordearen 1996ko urriaren 15eko ebazpen batez ebatzi ziren. Aldi berean, goian esandako behin betiko zerrenda aldatu egin zen eta aipatutako ebazpenaren eranskinean jaso.
4.– 1996ko urriaren 25eko EHAAn iragarki bat sartu zen, bertan jakinarazten zelarik O.F.L.ko hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren babesean deitutako farmaziak hautatzeko data (1996ko azaroaren 11).
Ekitaldi hartara bertaratutako botikariei, Osasun sailburuordearen 1996ko urriaren 15eko Ebazpenaren eranskinean sartutako behin betiko zerrendan jarritako puntuazioaren ordenari jarraituz, dei egin zitzaien zeuden farmazien artean egokitzat jotzen zutena hauta zezaten.
5.– Pedro Almajano Gómez jaunak, farmazia bat jartzeko eskubidearen esleipenduna bera, Vitoria-Gasteizko 1.1.05 osasun-eremuan (Araba) farmazia bat jartzeko eskubidea hautatu zuen zeuden aukeren artetik.
6.– Osasun Antolamenduko zuzendariaren 1998ko azaroaren 6ko Ebazpenaren bidez, Almajano jaunak deialdi horretan parte hartzeari aurkeztutako ukoa onartu zen, eta, ondorioz, M.ª Asunción Celigueta Crespo andreari esleitu zitzaion Vitoria-Gasteizko 1.1.05 osasun-eremuan (Araba) farmazia bat jartzeko eskubidea.
7.– 1999ko ekainaren 1eko ofizio batez, Osasun Antolamenduko zuzendariak M.ª Asunción Celigueta Crespo andreari azaldu zion ezen ekainaren 13ko 301/1995 Dekretuaren 10. artikuluak derrigorrezko dokumentazioa aurkezteko ipintzen duen lau hilabeteko epea 1999ko irailaren 28an amaitzen zela.
8.– M.ª Asunción Celigueta Crespo andreak, epearen barruan, aipatutako dekretuaren 8. artikuluak aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu zuen. Aurkezpen horrek 1999ko irailaren 28an du sarrera Osasun Sailean.
Aurkeztutako dokumentazioan ikus daitekeenez, farmazia berria jarri nahi den lokala Vitoria-Gasteizko Aiztogile kaleko 49-51 zenbakietan dago.
9.– Espedientean interesa zuenari bertan agertzeko eta egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko adierazi zitzaion Osasun Antolamenduko zuzendariaren 1999ko irailaren 10eko ofizioaren bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76 eta 79.1 artikuluekin bat etorriz.
Deialdi horri jarraituz, 1999ko azaroaren 2an, Gonzalo Puente Valdivieso jauna espedientean pertsonatu zen, eta 1999ko azaroaren 12an alegazioak aurkeztu zituen, baina alegazio horiek ez dira onartu.
10.– Azkenik, Ordenazio Farmazeutikoko buruak, 1999ko azaroaren 19an, aldeko txostena egin zuen M.ª Asunción Celigueta Crespo andreak horretarakoxe aurkeztu zuen dokumentazioari buruz.
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK:
Lehenengoa.– Osasun Saileko egitura organiko eta funtzionala xedatzen duen otsailaren 2ko 65/1999 Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen duenaren arabera Osasun Antolamenduko zuzendariari dagokio espediente hau erabakitzea.
Bigarrena.– M.ª Asunción Celigueta Crespo andre esleipendunak aurkeztutako dokumentazioa ekainaren 13ko 301/1995 Dekretuaren 10. artikuluko aurreikuspenen arabera aztertu ondoren, dokumentazio hori esandako dekretuaren 8. artikuluak eskatzen dituen baldintzetara egokitzen dela egiaztatzen da.
Horregatik guztiagatik, eta aipatutako arauak eta orokorrean aplikatzekoak direnak ikusirik, hau
EBATZI DUT:
I.– M.ª Asunción Celigueta Crespo andreari baimena ematea Vitoria-Gasteizen, Aiztogile kaleko 49-51 zenbakietan (1.1.05 osasun-eremua) farmazia sortzeko.
II.– Sortzeko baimena baldintzatua geratzen da M.ª Asunción Celigueta Crespo andreak funtzionamendu-baimena lortu artean. Funtzionamendu-baimen hori lau hilabeteko epearen barruan eskatu behar du, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunean kontatzen hasita, ekainaren 13ko 301/1995 Dekretuak, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren farmaziak baimentzeko prozedura ezartzen duenak, bere 13. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
III.– Interesatuei ebazpen honen berri ematea, jakinaraziz ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta bere aurka, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epearen barruan, Zuzendaritza honi edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diotela, bai eta egokitzat jotzen duten beste edozein ere.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 24a.
Osasun Antolamenduko zuzendaria,
MANUEL ERREZOLA SAIZAR.
RSS