
236. zk., 1999ko abenduaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5341
EBAZPENA, 1999ko azaroaren 24koa, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde-Bulegoaren buruarena, finka batzuk okupatu aurreko aktak egiteko deialdia plazaratzeko. Finka horiek Hernaniko udalerrietan daude eta honako proiektu honetako instalazioak eraikitzeko behar dira: "Airetiko linea elektrikoa, 13,2 K.V.-koa z/b, S.T.R. Hernani-Viteri Pitikar KTZra eta S.T.R. Lasarte-Buenos Aires Gureak KTZra lotura». Erreferentzia: 24.040/A.T.H. 46/98/Mr.
"Airetiko linea elektrikoa (13.2 K.V., zirkuitu bakuna), hots, S.T.R. Hernani-Viteri Pitikar KTZra eta S.T.R. Lasarte-Buenos Aires Gureak KTZra lotura» izeneko proiektua dela-eta, Iberdrola SA-k beharrezko instalazioak egiteko baimena du eta baimendutako instalazio elektrikoak herri onurakoak direla adierazita dago. Baimen hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren, Energiaren zuzendariak eman zuen 1999ko ekainaren 24ko ebazpenaren bidez.
Sistema Elektriko Nazionalaren Antolamenduari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan jartzen duenez (EAO 97-11-28), aipatutako baimena eta Herri Onurakoa adierazpena emanez gero, proiektuaren eraginpean geratzen diren ondasun eta eskubideak okupatu egin behar dira nahitaez; eskubide eta ondasun horiek berehala okupatzeko aukera dago; eta berehalako okupazioak dakartzan ondorioak legez zehaztuta daudenak izango dira, hain zuzen ere, 1954ko abenduaren 16an onartu zen Jabetza nahitaez kentzeko Legeko 52. artikuluan zehaztutakoak. Erregistro-ondorioetarako, azkenik, azken lege horretako 53. artikuluan zehaztutakoa hartu beharko da kontuan.
Gipuzkoako Bulego-buruak, honenbestez, jabetza nahitaez kentzeko lege horretako 52. artikuluan jartzen duena bete nahian, proiektuaren eraginpean ebatzi du, Hernaniko udaletxean, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko eta, beharrezkoa izanez gero, behin-betiko okupaziorako akta egiteko. Ez da ondasunak ikustera joateko eragozpenik izango, beharrezkoa bada.
Interesa dutenek eta eraginpean diren ondasunekiko edonolako eskubide edo interesa duten guztiek azaldu beharko dute bilera horretara. Nahi izanez gero, behar bezala baimendutako ordezkoa bidaltzeko aukera ere badute. Dena dela, bilera horretara titularitatea egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dira. Peritoa edo notaria ere eraman daiteke.
Aurreko aktak abenduaren 21ean egingo dira. Agindua titular guztiei jakinaraziko zaie, banan-banan, zitazio-zedula bidez. Zedula horretan, tokia, eguna eta ordua zehaztu beharko dira. Jabetza nahitaez kentzeko Legeko 52. artikuluan agindutako beste argitalpen-baldintza guztiak ere bete beharko dira.
Jabetza kentzeko espedientean, Iberdrola SA onuraduna izango da.
Era berean, Jabetza nahitaez kentzeko Araudiko 56.2 artikuluan ebatzitakoarekin bat, interesatuek eta gauzekiko eskubideak nahiz interes ekonomikoak dituztenek, interes edo eskubide horiek ez badira argitaratutako zerrendan agertzen, nahi dituzten arrazoibideak aurkeztu ahal izango dituzte aurreko aktak egiteko ezarritako eguna iritsi bitartean, baina beti ere, akats horiek zuzentzeko eta ez beste ezertarako. Arrazoibideak idatziz aurkeztu beharko dituzte Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Gipuzkoan duen lurralde-bulegoan: Easo kalea 10, Donostia (20006).
Donostia-San Sebastián, 1999ko azaroaren 24a.
Lurralde Bulegoko buruak,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.
Ref.ª.: 20/24040/A.T.H. 46/98/Mr.
HERNANIKO UDALERRIAN S.T.R. HERNANI-VITERI PITIKAR KTZra ETA S.T.R. LASARTE-BUENOS AIRES GUREAK KTZra LOTURA EGINGO DUEN LINEA ELEKTRIKOA (13,2 K.V. ZIRKUITU BAKUNA)
LÍNEA ELÉCTRICA AÉREA A 13,2 K.V. S/C, enlace de la línea S.T.R. Hernani-Viteri al C.T.I. PITIKAR con la línea S.T.R. Lasarte-Buenos Aires al C.T.I. GUREAK, en el término municipal de Hernani.
LURSAILA UDALERRIA JABEA / HELBIDEA HILABETEA EGUNA ORDUA UDALA
FINCA TÉRMINO PROPIETARIO/DOMICILIO MES DIA HORA AYUNTAMIENTO
MUNICIPAL
2 HERNANI D. MIGUEL ZAPIRAIN USARRALDE Abendua 21 11:15 HERNANI
C.º Taula Azpi Diciembre
20.115 ASTIGARRAGA
9 HERNANI D. TIBURCIO IRADI LOINAZ Abendua 21 11:45 HERNANI
C.º Zelaigain (B.º Jauregi) Diciembre
20.120 HERNANI
11 HERNANI D. MIGUEL ANGEL FONSECA ARAGON Abendua 21 12:15 HERNANI
Avda. Madrid, 30 Diciembre
20.011 DONOSTIA - S. SEBASTIÁN
14 HERNANI D. JOSE URRETAVIZCAYA LIZARRIBAR Abendua 21 12:45 HERNANI
C.º Pangorri- B.º Jauregi Diciembre
20.120 HERNANI
RSS