
236. zk., 1999ko abenduaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5340
EBAZPENA, 1999ko abenduaren 1ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, zeinaren bidez prozedura laburtuko 149/99 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea xedatzen baita, eta interesatuei epea jartzen baitzaie sala horretan agertzeko aukera izan dezaten.
Bilboko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako 3 zenbakiko Epaitegiak prozedura laburtuko 149/99 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtso hori Antonio Valín Román jaunak jarri zuen, FSP-E-UGT Euskadiko Zerbitzu Publikoen Federazioaren izenean, uztailaren 28ko agindu baten aurka. Izan ere, 1998ko martxoko 31ko Aginduaren bidez deituriko lekualdatze-lehiaketako Balorazio Batzordeak 1999ko martxoaren 22an lehiaketan parte hartzeari atzera egiteaz emandako Erabakiaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen agindu horrek.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat, honakoa
EBATZI DUT:
1.– Eskatutako administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea.
2.– Espediente horretan interesatuta egon daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea aipatutako Salan agertzeko aukera izan dezaten.
3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko abenduaren 1a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
FERNANDO TOÑA GUENAGA.
RSS