
236. zk., 1999ko abenduaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5339
EBAZPENA, 1999ko azaroaren 24koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, "Euskal Gizartearen Egoera» 1999 Saria esleitzen duena.
"Euskal Gizartearen Egoera» Saria ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak sortu zuen, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko. Aurtengo deialdia 1999ko martxoaren 22ko Ebazpenaren bidez egin zen.
Dekretu horretako 5. artikuluan aurreikusitako eta 1999ko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez osatutako Epaimahaiak saria esleitzeko proposamena egin zuen, 1999ko azaroaren 23an izandako bileran.
Beraz, sari hau arautzen duen Dekretuaren 6. artikuluan xedatzen denari men eginez, hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 1999ko deialdiari dagokion "Euskal Gizartearen Egoera» Saria Aranzazu Gorostiaga Manterola andreak burututako "Subjektu elebidunengan testu zientifikoen ikaskuntza eta ekoizpena euskaraz eta gazteleraz: Hizkuntz nagusitasunaren, erabilpenaren eta lorpen historiaren eragina» izeneko lanari esleitzea.
Bigarrena.– Akzesita Socorro Mateos González andreak burututako "Ikastolen Publifikazioa» izeneko lanari esleitzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 24a.
Lehendakaritzaren idazkaria,
JESÚS PEÑA.
RSS