Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 1999ko abenduaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Eusko Legebiltzarra
5338

DEIALDIA, 1999ko Xabier María de Munibe Sariarena.

Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 1999. urteari dagokion Xabier María de Munibe Sariaren deialdia egiten dute, aparteko kalitateko lan bat edo humanitateen alorreko ikerkuntzako lan-ildo nabarmen baten ekarriak sariztatzeko. Exijitutako dokumentazioa 2000ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko da Eusko Legebiltzarreko Idazkaritza Nagusian (Becerro Bengoa kalea, z./g., 01005, Vitoria-Gasteiz).

Deialdiaren oinarriak Eusko Legebiltzarraren esandako helbidean nahiz Euskalerriaren Adiskideen Elkartean (Peña y Goñi kalea, 5, 2.a ezk., 20002 Donostia-San Sebastián; San Antonio kalea, 41, behea, 01005 Vitoria-Gasteiz, eta María Díaz de Haro kalea, 11, 1.a, 48013 Bilbao) jaso ahal izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 23a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala