Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 1999ko abenduaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5336

EBAZPENA, 1999ko azaroaren 30ekoa, Toki Administrazioko zuzendariarena, nazio mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa unitariorako epaimahaia izendatzen duena.

Nazio mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioen lanpostuen hornitzea arautzen duen uztailaren 28ko 1732/1994 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian arautzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoak euskararen ezaguera maila egiaztatzeko eta Autonomi Erkidegoak zehaztutako merezimenduak baloratzeko, epaimahai bat izendatuko du.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek aipatutako lehiaketa unitariorako deialdiak egin dituztenez, honakoa

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Baloratze epaimahaiko kideak izendatzea, hauek izango direlarik:

Berenezkoak:

Lehendakaria: José M.ª Endemaño Aróstegui jauna.

Bokalak:

Luis Saénz de Santa María Muniátegui jauna.

Joseba Arroita Astelarra jauna.

Julián Eizmendi Zinkunegi jauna.

José Ignacio Salazar Arechalde jauna.

Iñaki Villoslada Fernández jauna, HAEEren izenean, euskararen ezagutza egiaztatzeko proben ondorioetarako soilik.

Ordezkoak:

Lehendakaria: José Luis Aguirre Arratibel jauna.

Bokalak:

Miguel Angel Rodríguez Sáiz jauna.

Juan Carlos González Olea jauna.

Juan Ramón Ciprián Ansoalde jauna.

Humberto Estébanez Martín jauna.

Begoña Pujana Barrenetxea andrea, HAEEren izenean, euskararen ezagutza egiaztatzeko proben ondorioetarako soilik.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 30a.

Toki Administrazioko zuzendaria,

JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.


Azterketa dokumentala