Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 1999ko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilbo-Bizkaiko Uren Partzuergoa
4091

IRAGARKIA, "Usansolo-Boroa-Arriandi-Garaizar eroanbidearen proiektua" jendaurrean jartzeko epea luzatzeari buruzkoa. Proiektua Behe Nerbioi, Arratia eta Ibaizabaleko ur horniduren sistemak elkarlotzeko Plan Gidatzailearen I. faseari dagokio.

1999ko abuztuaren 10ean eta 26an, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bertoko prentsan argitaratu da "Usansolo-Boroa-Arriandi-Garaizar eroanbidearen proiektua jendaurreko argibideetarako azaltzen duen iragarkia.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Lehendakaritzak erabaki du 1999ko irailaren 20ko Dekretuaren bidez, jendaurreko argibideetarako azalpen-epealdia luzatzea, hamabost lanegunez, iragarki hau argitaratzen den azkenengoaren biharamunetik zenbatuta.

Jendaurrean azaltzen da, guztiok jakin dezaten, doazkienek epe horretan Proiektu horri egoki deritzoten oharpen edo arrazoibideak jartzeko.

Bilbao, 1999ko irailaren 20a.

ADMINISTRAZIO ZERBITZUETAKO ZUZENDARIA.


Azterketa dokumentala