Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 1999ko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
4086

EBAZPENA, 1999ko irailaren 15ekoa, Lurraldearen Antolamendurako zuzendariarena, "Lasarte-Oriako R-15 Alorreko oinezkoentzako bideak eta gune jareak hiritzeko lanak" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurraldearen Antolamendurako zuzendariak lan horiek esleitzeko espedientearen hasiera onartzea ebatzi du gaur. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honakoak dira

OINARRIAK

Xedea.– Aipatutako lanak kontratatzea.

Orotariko aurrekontua.– Hirurogeita hamazazpi milioi eta zortzi mila ehun eta laurogeita zazpi (77.008.187) pezeta gehienez ere.

Behin-behineko fidantza.– Ez da eskatzen oraingoan.

Behin betiko fidantza.– Hiru milioi laurogei mila hirurehun eta hogeita zazpi (3.080.327) pezetakoa da.

Kontratisten sailkapena.– C taldea, 2 azpitaldea eta d) kategoria.

Kontratuaren iraupena.– Hamabi hilabeteko epean gauzatu beharko da.

Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Oinarrien plegua eta gainerako agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen bitartean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, 2. solairua) eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Gipuzkoan duen Lurralde Ordezkaritzan (Donostia-San Sebastiángo Andia kaleko 13a, 5. solairua).

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko klausula administratiboen pleguan agertzen dira.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Erregistro Nagusian (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua II eraikineko 2. solairua), 1999ko urriaren 15eko 13:30ak arte.

Eskaintzarako eredua.– Pleguaren eranskinean agertzen da.

Eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, beheko solairuko 4 aretoan (Lakua II eraikina), 1999ko urriaren 18ko 11:00etan.

Presatasuna.– Gaur hartutako ebazpenez lehenbailehen egin behar dira espediente honi dagozkion izapideak.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko irailaren 15a.

Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria,

JUAN IGNACIO IZETA BERAETXE.


Azterketa dokumentala