
188. zk., 1999ko irailaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
4083
EBAZPENA, 1999ko irailaren 20koa, Bidezaingo eta Ibilgailuen zuzendariarena, zeinaren bidez Vitoria-Gazteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1. Epaitegira eskatutako espedientea bidali eta interesatu den orori epaitegi horretan agertzeko deia egiten baita.
Vitoria-Gazteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1. Epaitegiak 1932/99 prozedura laburtuari dagokion espediente administratiboa bidaltzea eskatu digu. Prozedura laburtua Miguel Angel Zaldivar Ortiz de Latierrok aurkeztu du Bidezaingo eta Ibilgailuen zuzendariaren 1999ko martxoaren 16ko erabakiaren aurka, izan ere, erabaki horrek Arabako Lurralde arduradunaren 1999ko urtarrilaren 18ko zigor-erabakiaren aurkako errekurtso arrunta ezetzi zuen.
Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legearen 78. artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, lege horren 48 eta 49. artikuluekin bat etorrita, hona hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Espediente administratiboa Vitoria-Gazteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1. Epaitegiari bidaltzea.
Bigarrena.– Erabaki hau espedientean interesik izan dezakeen orori jakinaraztea eta nahi badute, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko 1. Auzietarako Epaitegian demandatu gisa ager daitezen dei egiten zaie.
Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko irailaren 20a.
Bidezaingo eta Ibilgailuen zuzendaria,
JESÚS ARANA ESTURO.
RSS