Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 1999ko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4080

AGINDUA, 1999ko abuztuaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) Azterketa Batzorde Ofizialerako bi zuzendaritza-kide berri izendatzen dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1999ko ekainaren 14ko Aginduaren 4. artikuluaren arabera (EHAA: 1999/7/21), HABEk proposatutako bi kide izendatuko ditu sailburuak EGAko Azterketa Batzorde Ofizialaren zuzendaritza-kide. HABEko zuzendari nagusiak bi kide horien izenak proposatu dituenez, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Itziar Arrieta Beiztegi eta Josu Goikoetxea Arrieta jaun-andreok EGAko Azterketa Batzorde Ofizialaren zuzendaritza-kide izendatzea.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko abuztuaren 25a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala