Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 1999ko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4078

EBAZPENA, 1999ko irailaren 16koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariarena, zuzendariorde operatiboaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Erakunde honetan zuzendari operatiboaren lanpostua hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta bai Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko den abenduaren 21eko 7/1993 Legaren 10.a) artikuluan xedatutakoarekin ere, eta Funtzio Publikoko zuzendariak egindako aldeko txostena delarik, OSALANeko Zuzendaritza Orokor honek zera iragartzea ebatzi du, ebazpen honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez beteko dela, betiere ondorengo oinarriekin bat.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez deialdia duen lanpostua honako hauek eska dezakete: delako lanpostuan jardun ahal izateko, ebazpen honen eranskinean zehaztutako betekizunak konplitzen dituzten karrerako funtzionarioek.

Bigarrena.– Gaur egungo destinoa eta datu pertsonalak jasotzen dituzten eskabideak OSALAN edo Zuzendaritza Orokorrera bidali beharko dituzte interesatuek, ebazpen hau EHAAn argitara dadin egunetik harako 15 egun balioduneko epearen barruan.

Hirugarrena.– Izangaiek "curriculum vitae" bat ere aurkeztu beharko dute, bertan honako hauek erasoaz:

a) Tutulu akademikoak.

b) Izandako lanpostuak, herri-administrazioetan zein enpresa pribatuetan.

c) Ikasketak eta egindako ikastaroak, hizkuntzak jakitea eta izangaiek adieraztea egoki irizten dioten beste edozein meritu.

Eskabideaz gain, alegatutako merituak eta eskatutako betekizunak justifikatzen dituzten agiriak ere, aurkeztu beharko dituzte izangaiek. Bestalde, nahi dituzten argitarapenak, txostenak edo beste era bateko dokumentuak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– OSALANeko zuzendari orokorraren ebazpenaren bitartez ebatziko da deialdi hau. Eta ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honetan amaitzen da administrazio-bidea eta bere administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Vitoria-Gasteizko Epaitegian, hain zuzen ere, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan; hala ere, aukerako berraztertze-errekurtsoa ere aurkez daiteke.

Bigarrena.– EHAAn argitaratzen den egunean izango da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko irailaren 16a.

Zuzendari orokorra,

JUAN CARLOS COTO FERNANDEZ.

ERANSKINA

OSALANeko zuzendari orokorraren 1999ko irailaren 16ko Ebazpenari dagokiona. Ebazpen horren bitartez, ondorengo lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen da:

– Izena: Zuzendariorde operatiboa.

– Lanpostuaren kodea: 002374, dotazioa 1

– Maila: 29

– Kidegoa: A

– Non daukan destinoa: Vitoria-Gasteiz

– Berariazko osagarria: 3.651.466 PTA.

– Hizkuntz eskakizuna: 4 (derrigortasun datarik gabe)

Lanpostu hartu ahal izateko betekizunak:

– Goi-mailako Teknikarien Kidegokoa, Administrazioko Goi-mailako Kidegokoa edo A taldeko langilea izatea.

– Estatuko Administrazioan, Toki Administrazioen baten, euskal foru administrazioen baten edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan, zerbitzu aktiboan izatea.

– Halaber, zerbitzu aktibora itzultzeko aukerarekin, aipatu kidegoetakoak izanik, zerbitzu berezietan, beste administrazio publiko batzutan lanean eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian dauden karrerako funtzionarioek ere parte har dezakete. Azken kasu horretan, egin beharreko gutxienezko epea betea izan beharko dute.

– Lanpostu atxikita dagoeneko kidego edo kidegoetako eginkizunak betetzen 5 urteko esperientzia.


Azterketa dokumentala